Bihar azken idazlana egin beharko dugu klasean. Gaia zein den?: lana, lan egoera, langabezia…aukeran.
Uste dut ikastaro honetan asko hobetu dudala idazteko estiloa, beno, egia esan, idazlan guztiak ez ditut hain ondo egin, bakarrik etxean egin ditudanak. Ez, ez da “plagioa” egiten dudalako, baizik eta maitasun handiz egiten ditudalako. Klasean, berriz, maitasunak gorputzako zulo guztietatik ihes egiten du. Beste era batean esanda: gorrotatzen dut idazlanak klasean egitea!
Hasteko, idazlanak denbora murriztu batean egin behar ditugu, ordubetean, hain zuzen ere. Eta denbora horretan ideiak jaso, lotu eta antolatu behar dituzu, eta gainera garbi idatzi behar duzu. Horrela ez dago ondo idazterik.
Horretaz aparte, giroak eragina handia dauka idaztean. Badakit azterketa batean jendez ingurutatuta egongo garela eta horretarako eskarmentua hartu behar dugula; halere, azterketetan jendeak ez dio irakasleari galdetzen nola esaten den ” porque el renacimiento en su máxima expresión..”, ez, azterketa batean beste gauza bat jartzen duzu eta kito. Horrela ez dago konzentratzerik.
Okerrena azken hau izaten da: Idazlana bukatzear daukazunean, presak drela eta konturatzen zara idatzi duzuna ez daukala zer ikusirik planteatu den gaiarekin. Beraz, idatzi duzunak ez du ezertarako balio, zeren eta azterketa batean egongo bagina puntu guztiak galduko zenituzkeen. Zer egingo diogu, bada?
Laburbilduz, ez dut uste Saramagok idatzi duena ordubetean idatzi duenik. Seguru nago asko pentzatu duela, denbora luze idazten eman duela, eta etxean, gainera. Horregatik, azterketak antolatzen dituztenei proposatuko diet idazlanen gaiak banatzea idazlana etxean lasai egin ahal izateko, horrela bai ikusiko dutela zenbat dakigun.
Hala eta guztiz ere, momentuz, bihar klasean egin beharko dugu azken idazlana benetako azterketetan bezala: etsita.











Honen moduko idazlan edo azterketa bat egin ahal duzu bestela.
Gainditu ez dakit, baina seguru gustura geratuko zarela.
By: Benito on 2009/02/10
at 2:28
Egia da, oso gustura geratu naiz. Horretaz gain, atariko ulertezin horiei buruz ere badaukat gauza asko esateko , baina momentuz, beste egun baterako utziko dut.
By: eleuskaltegi on 2009/02/10
at 14:56
kaixo, lo siento pero no entiendo mucho el euskera, la cita espero que sea para bien…
saludos (AlbaniatikAgurrak, o eso dice el traductor online)
By: IsaLeal on 2009/02/10
at 19:41
Kaixo, IsaLeal, no te preocupes que es para bien, estoy contigo
By: eleuskaltegi on 2009/02/10
at 20:24