“Zoaz infernura, laztana”, horixe pentzatu nuen Anjel Lertxundi ezagutu nuenean.
Euskaltegiko 10. urratsako hasierako egunak ziren irakasleak fotokopia bana eman zigunean klasean. Artikulu txiki bat zen, Berriatik aterata, eta horren egilea Anjel Lertxundi izeneko tipo bat. Ni, euskal literatura ezagutzen ez nuenez, izena irakurtzean uste nuen abezlaria zela, baina berehala esan zidaten hori Benito zela. Anka sartu ondoren testua irakurtzeari ekin nion. Hamar minutu pasata irakasleak galdetu zigun: – Zer uste duzue? -, eta nik, nire barnerako pentsatu nuen: – ezin dut iritzirik izan piperrik ulertu ez dudalako -. Izan ere, testu hura sakonegia iruditu zitzaidan nire euskara mailarako, edo agian nire bizitza ezagutze mailarako, nork daki!. Halere, jakin banekien idazle hori gorroto nuela.
Dena den, eta irakasleak oso gustuko zuenez idazlea, gero eta maizago irakurtzen genituen klasean Lertxundiren testuak, eta zenbat eta gehiago irakurri orduan eta errazagoak iruditzen zitzaizkidan artikulu horiek. Jadanik ez nuen hainbeste gorrotatzen Anjel.
Orain dela 3 hilabete-edo, Zoaz infernura, laztana eleberria argitaratu berri zutela entzun nuen irratian. Jakinmina sortu zitzaidan zeren eta tratatzen zen gaia gaur egungo gaia zen, genero indarkeria, hain zuzen ere; baina Lertxundirena zenez, uste nuen oso liburu zaila izango litzatekeela. Hala ere, irakasleari komentatu nion, eta esan zidan eleberrietan Anjelek beste registro bat erabiltzen zuela, eta animatzeko. Hurrengo egunean liburua erosita neukan.
Beti bezala, liburuan agertzen den laburpena idatziko dizuet, eta gero nire iritzia konpartituko dut zuekin.
Liburuan agertzen den laburpena: Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.
“Galdetzen dut: hitzekin -nire hitzekin, alegia- jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?”. Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maitasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera -nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…-, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez.
Nire laburpena eta iritzia: Liburu honetan tratu txarrak jasaten ari den emakume baten barnean sartuko gara, Rosaren barnean. Emakumeak ia egunero jasaten dituen jipoiak eta umilazioak ezagutuko ditugu narratzailearen bitartez. Esan behar da narratzailearen papera nobela honetan ez dela jakiten orrilade batzuk irakurri arte, izan ere liburuan Lertxundik ez du esaten zuzen nor den pertsonaia, bakarrik hainbat pistari esker asmatuko dugu.
Eleberriak suspensea mantentzen du eta irakurlea harrapatzen du, nahiz eta liburuaren erdian jadanik jakin nola bukatuko den Rosaren egitasmoa. Eroso eta erraz irakurtzen da (nire irakaslea zuzen zegoen). Hala ere, ez dakit zergatik izango den, agian Anjel Lertxundi delako, ez dakit, baina beste bukaera bat espero nuen, harrigarriagoa edo behintzat luzeagoa. Hau da, bukaeraren zain zaude liburu osoan, eta unea heltzen denean amen batean kontatzen dizu idazleak, zehaztasunak alde batean utziz. Liburua bukatuta, eta zergatik ez esan, triste, nolabait, nire desilusioa konpartitu nuen irakaslearekin, eta berak esan zidan Lertxundiren aurreko liburua irakurri zuenean gauza bera gertatu zitzaiola. Anjelen estiloa izango ote da?. Auskalo!. Halere, nik oso gustura irakurri nuen liburua.
Zoaz infernura, laztana aurkitu nahi baduzu: Metropolis Libros











Kar, kar, kar… Andu gixajoa! Liburua ez dut irakurri, baina gomendatzen dizut Berrian publikatzen duen zutabea eta bloga. Uste dut irakurtzeko erraza dela, testu laburrak eta gainera gauza interesgarriak kontatzen ditu. Gaurko artikulu honetan bezala: Marimin du grazia.
Irakurri eta esango diguzu.
Bestela, Andu oso pertsona jatorra eta atsegina da, ez da batere idazle intelektual harrotxoa, eta blogosferari adi ibiltzen da gainera. Mezu hau irakurriko du seguruenik, kontuz beraz.
By: Benito on 2009/02/15
at 20:21
Ez da kontuz ibiltzeko esan didazulako, baina uste dut azken posta azkarregi idatzi nuela idazkerari asko erreparatu gabe, eta agian gauza batzuk argitu behar ditudala.
Hasteko, asko gustatzen zait Anjel Lertxundi, baina hasieran, bere zutabeak irakurtzen nituenean ez nintzen ezertaz enteratzen, zeren eta lerro gutxitan asko esaten du.
Begarrenik, behin bere estiloa ezagututa eta nire euskara maila hobetuta, ia egunero irakurtzen dut Berriako zutabea eta horrekin goztzen naiz.
Eta azkenik, liburua PRIMERAN dago, baina azken kapitulua azkarregi pasatzen da. Izan daiteke ez nuela liburua bukatu nahi… Irakurri liburua eta esan
By: eleuskaltegi on 2009/02/16
at 15:56
Mila esker bi-bioi, laztanok.
By: Anjel on 2009/02/16
at 16:25
Zuri, hain mementu goxoak pasarazteagatik
By: eleuskaltegi on 2009/02/16
at 19:31
Liburua asteburu honetan irakurriko dut, jakin mina piztu didazu eta gainera datorren astean
hitzordua daukagu Andurekin
. Bide batez, Anjeli zerbait galdetzea edo komentatzean nahi bauduzu, bota eta pasatuko diot. Ondo pasa, eta segi literatura gozatzen.
By: Benito on 2009/02/17
at 20:30
Hori zen nire asmoa, beraz, pozten naiz.
Zer suertea zuena!, espero dut Gasteizera ere noizbait etortzea. Pentsatuko dut eta zerbait bururatuz gero esango dizut.
By: eleuskaltegi on 2009/02/18
at 19:37