Hasi baino lehen, esango dizuet irakurriko duzuen ondorengo sarrera idatzi nuela EGAren ahozkoa egin baino egun batzuk lehenago.
Dakuzienez EGA agiria lortzeko prozedura oso luzea da. Izan ere, 3 azterketa dira, eta horien guztien artean itxaroteko tarte handi bat dago.
Une honetan, aurreko bi probak gainditu ditugunok eta pazientzia izan dugunok ahozko proban gaude.
Nik, gaur, txoko hau erabiliko dut aldarrikatzeko laguntasuna ikasleon artean ahozko probarako. Baina zergatik jakiteko, aldez aurretik puntu batzuk komentatuko ditut
Aztertzaileentzat:
- Kokoteraino gaude hainbeste azterketarekin. Ia 4 hilabete daramatzagu azterketak egiten. Nik aspaldi ez dut asteburu lasai bat izan azterketa gehienak larunbatetan direlako
- Kokoteraino egoteaz gain, nekatuta gaude urte osoa eman dugulako azterketak prestatzen: hamaika atariko, hamaika idazlan, eta hamaika eztabaida. Ideiak bukatu zaizkigu!
- Nire ahozko proba ekainaren 5ean izango da, arratsaldean, 16:30 hain zuzen ere, eta esan behar dut ez dela unerik aproposena azterketa bat egiteko. Izan ere, bazkaldu ondoren energia osoa tripara doa, beraz, ez gara oso finak ibiliko testu bat irakurtzeko, ezta eztabaida batean ezezagun batekin aritzeko ere . Are gehiago, 16:30 dira lo kuluxka egiteko eta ez azterketa bat egiteko.
- Asteburu honetan ahozkoa egin dutenek esan dizkidate testu batzuen gaiak: kromagnon gizona, medusak, arrantza…ez dakit zer uste duzuen, baina nire ustez horiek nahiko konplikatuak dira kontatzen. Eztabaidatzeko gaiak ere ez dira oso eztabaidagarriak izan, nire ustez: aitona-amonen bizitza eta robotika(?), besteka beste. Mesedez, aztertzaileok: zentzudunak izan eta zintzo jokatu gurekin, dagoeneko gehiegi sufritu dugu.
- Bukatzeko, esan behar dut betikoa: oso urduri gaudela, eta hori ere kontuan hartzeko.
Ikasleoi:
- Goikoa irrakurri baduzue, nik uste dut horretan guztion sentimenduak aipatu ditudala. Hori dela eta, ahozko probara sartzean gogoratu denok egoera berean gaudela, eta denok gainditu nahi dugula. Eta beti gogoratu sartzen diren biek gaindi dezaketela, ez dela beharrezkoa besteari putada bat egitea biontzako gainditzeko lekua dago eta.
- 1. puntuan aipatu dudana kontuan hartuta, mesedez, zintzo jokatu zuekin sartzen denarekin. Izan ere, lagun batek esan dit eztabaida gaizki egin zuela besteak ez ziolako uzten hitz egiten eta berarekin oso bortitz jokatu zuelako. Ni pertsona hori izango banintz, oso lotsatuta egongo nintzateke, benetan!
- Beti ere, gogoratu elkarrizketa begirunez egiten badugu, askoz errazagoa izango dela biontzat.
Hori guztia esanda, lasaiago geratu naiz.
Azken hitzak laburpen moduan: LAGUNTASUNA, MESEDEZ!











Ene! Azterketan horrela ibiltzen da jendea? Elkarri trabak ipintzen?
Benito-k 2009/10/12-n
13:09-etan publikatua
Dirudienez, horrela jokatzen du jendeak. Tristea da, ezta?
eleuskaltegi-k 2009/10/12-n
14:34-etan publikatua
[...] jarriz zuen bilatzailean, EGAko ahozkoa heltzear dago eta. Ikusi ere egin dut ahozko probei buruzko nire sarrera bakarra blog honetan oso ezkorra dela, horregatik erabaki dut zuek [...]
EGAko ahozkoa nolakoa den? 1.ATALA « El Euskaltegi-k 2009/11/13-n
10:07-etan publikatua