Aurreko egunean, korreo elektronikoa arakatzen ari nintzela lagun baten mezuaren titulua irakurri nuen: RV:RV:como se dice en vascuence………?. Power point madarikatuen horietako bat izango zelakoan ez iriketzea pentsatu nuen. Izan ere, kokoteraino nago horrelako mezuak jasotzeaz. Baina, jakinminez, irekitzea erabaki nuen, eta ondorengo hau topatu nuen:
Cómo se dice en vascuence……… CAZADORA?
Bitxia, ezta?
Hemendik eskertu nahi diot Pull and Bear-ri ahalegina egin izana. Hala ere, ez duzue uste errezagoa dela herrikoei galdetzea hiztegian begiratzea baino?
Oharra: Mila esker, Nerea, mezua bidaltzeagatik.













Eta, nola idatziko lukete haiek “Hasta agotar existencias”
“existentziak nekatu arte”?
eleuskaltegi-k 2009/10/18-n
16:14-etan publikatua