Kaixo laguna,
Ni, zu bezala, euskara ikasten nabil, eta hemendik aurrera erabiliko dut txoko hau zuri kontazeko egunero gertatzen zaidana euskaltegian, horrela ikusiko duzu bakarrik ez zaudela. Izan ere, zuk pentsatzen duzuna nik pentsatzen dut, zuk sentitzen duzuna nik sentitzen dut, zuri zaila egiten zaizuna niri ere zaila egiten zait. Dena den, ikasleon buruhausteak ez ezik, une onak ere komentatuko ditut blog honetan. Beraz, nire helburuak dira: zuk ondo pasatzea, zu laguntzea, baita nire hitzetan zuk zeure burua islatuta ikustea ere.
Goza dezagun!











Ongi etorri blogosferara Elena. Zure pentsamenduak eta kontaerak irakurtzeko deseatzen gaude.
Benito-k 2009/01/02-n
21:09-etan publikatua
Kaixo Elena!
Oso polita, erkargarria eta motibagarria martxan jarri duzun blog hau. Euskara irakaslea naiz eta nire ikasleei emango diet honen berri. Ea konpainia handiagoa egiten dizute/gun!
Aitor-k 2009/01/07-n
10:25-etan publikatua
Kaixo Aitor, mila esker.
Hasi nintzen blogarekin Gabonak baino lehen, baina oporretan izan garenez euskaltegian ez naiz oso motibatuta egon. Gaur bertan berriro hasi gara, beraz laster edukiko duzue zerbait berri blogean.
Ahaztu baino lehen, oso lagungarria da zuen weborria. Lan ederra egiten duzue.
Elena-k 2009/01/07-n
20:44-etan publikatua
Eskerrik asko laudorioengatik! Blog hau irakurrita suposatzen dut laster “botako” zaituztela euskaltegitik, ondo idazten baituzu. Hala ere, zorte on!
farlamentua-k 2009/02/12-n
1:16-etan publikatua
Zorionak Elena, zure bloga pilo bat gustatu zaigu, animo eta jarraitu horrelakoak publikatzen eta konpartitzen! ;D
edorta lopez-k 2009/02/12-n
9:56-etan publikatua
Kaixo neska! Nik ere euskara ikasten dut (?) eta zure bloga asko gustatzen zait. Aurrera!
(Bai, badakit nire euskera oso pobrea da baina dame denbora).
Lizardi-k 2009/02/12-n
22:19-etan publikatua
Kaixo Lizardi,
lasai, tienes todo el denbora del mundo, gainera hemen idatz dezakezu ahal duzun moduan, horregatik bloga deitzen da “el euskaltegi”, ikasten ari garelako.
eleuskaltegi-k 2009/02/13-n
11:02-etan publikatua
Demontre, baina zer ondo idazten duzun, ez du ematen ikasten ari zarenik…
Kaixo eta segi horrela…
Flap-k 2009/02/17-n
19:04-etan publikatua
Kaixo Flap,
Ongi etorri eta mila esker, baina bai, ikasten ari naiz, eta oraindik asko falta zait akatsik gabe idazteko. Denbora…
eleuskaltegi-k 2009/02/17-n
21:00-etan publikatua
Aho bete hortz geratu naiz zure lana ikusitakoan.
Eutsi goiari!
Xabier-k 2009/02/19-n
12:35-etan publikatua
Kaixo Elena!
Ikasle talde bat gara. Zure blogaz entzun dugu eta oso ondo deritzogu. Gure ustez, blog honen bidez jendeak asko ikas dezake. Mila esker eta segi horrela!
aintzane-k 2009/04/23-n
20:21-etan publikatua
Mila esker zuei, Aintzane!
Blog hau erabilgarria bada zuentzat, ni pozik, nire asmoa hori baita.
Ikusten baduzue zerbait gehiago sartu behar dudala, esan arazorik gabe, eskertuko nizueke.
Ondo izan!
eleuskaltegi-k 2009/04/23-n
21:37-etan publikatua
liburu hau niri oso gustatzen zait, baino niretzat oso zaila dela.
cristina-k 2009/04/28-n
12:55-etan publikatua
Kaixo Elena:
Mila esker blog honengatik, erabilgarria baita.
Merche nauzu eta ni ere euskara ikasten ari naiz; 9.urratsean nagoenez, “Atzekoz aurrera” irakurri nuen. Zure iritziarekin bat nator, gramatika aldetik oso liburu aproposa da 6. urratsean irakurtzeko eta istorioari dagokionez, erakargarria dela esango nuke.
Ondo izan!
Merche-k 2009/04/28-n
12:56-etan publikatua
Kaixo, Cristina!
Ez dakit zer urratsatan egongo zaren, baina Atzekoz Aurrera zaila iruditu bazaizu, badaude beste liburu batzuk errazagoak izango direnak zuretzat.
Adibidez, “Amodioaren gazi-gozoak” errazagoa da, eta gainera gai oso polita da, badakizu maitasuna..
Bestela, “Ostegunak” (Jon Arretxe) nahiko arin irakurtzen da gaia, izenburuak esaten duen bezala, ostegunak delako, Gasteizko ostegunak, hain zuzen ere.
Horietko bat irakurtzera animatzen bazara, gero kontatu zer iruditu zaizun.
Laster arte, eta animo!
eleuskaltegi-k 2009/04/28-n
15:46-etan publikatua
Aupa, Merche!
Mila esker bisita bat egitagatik. Pozten nau bloga erabilgarria dela entzuteak.
Pixkanaka, pixkanaka, gero gauza gehiago sartzen joango naiz. Ideiarik?
Hurrengora arte!
eleuskaltegi-k 2009/04/28-n
15:49-etan publikatua
Nik egunero ikasten dut. Inoiz ez dakit zein mailan nagoen, 6. urratsa euskaltegian baina beste pertsona batzuk hitz eginten dudanean esaten dit ezetz, 7. edo 8. urratsan nago. Hori bai, presaka nabil, eta gainera nire irakasle “kaña” sartzen digute egunero. Dibertigarria da ikastea baina zaila da gure arbasoaren hizkuntza. Aurrera!!!
euskaltegi batetik-k 2010/02/17-n
13:53-etan publikatua
Beno,inportanteena da pentsakera hori mantentzea eta hizkuntza gustatzea. Horrela,lasai hartuko duzu, eta konturatu baino lehen zure arbasoeen hizkuntza hitz egiten egongo zara. Segi aurrera!
eleuskaltegi-k 2010/02/17-n
15:22-etan publikatua