eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2010/05/20

Azken aldapa

Kaixo guztoi!

Ikusten duzuenez, aspaldi ez dut ezer idatzi txoko honetan. Izan ere, aurten zoramen bat izan da niretzat, eta ez dut denborarik izan komunera joateko ere.

Dena den tartetxo bat atera dut zuekin egoteko eta gogorarazteko oso gutxi falta dela euskaltegiari agur esateko. Beraz, hemendik esan nahi dizuet aprobetxatzeko eta gozatzeko azken egun hauetan.

Badakit azken aldapak oso gogorrak direla; azterketak, nekea…eguraldi ona (behingoz) …dena korapilatzen da. Hori dela eta, arnasa hartu aurrera egiteko. Izan ere hemendik urte batzuetara konturatuko zarete euskaltegia izan dela zuen bizitzako garairik politena.

Ondo izan, eta laster arte!

Advertisements

Bada garaia azterketak prestatzen hasteko, eta biderik onena da aurreko urteetako azterketak egitea, jakina. Horretarako daukagu gaurko liburua.

Horretan aurkituko ditugu IVAPeko azken azterketak, 2008koak. Mailaka daude bilduta (1.,2.,3.,4.), eta honako ariketak hauek topatuko ditugu:

-atariko probak

-cloze testak

-irakurmenak

-idazlanak

-ahozkorako gaiak

Bada, orain ez daukazue aitzakiarik azterketa gainditzeko

Liburu hau etxean eduki nahi baduzu bizitatu: METROPOLIS LIBROS librurudenda

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/12/29

ZORIONAK !

Kaixo, ikaskideok!

Zuetako asko oporretan egongo zarete mementu honetan.

Primeran egoten da euskaltegira joan gabe, ezta?. Egia esan asko maite dugu euskaltegia eta oso ondo pasatzen dugu, baina noizbehinka atsendenalditxo bat egitea komenigarria da, jakina!.

Beraz, erlaxatu, ondo pasa gabonetan, eta indarra hartu bueltarako.

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/12/15

Jakin berri dut HABEko 2008ko dirulaguntzen emaitzak atera direla

Gaur atera dira HABEko 2008ko ikasleentzako dirulaguntzen emaitzak. Berria oraindik ez dago publikatuta haien weborrian, baina ikus  dezakezue zenbat diru itzuliko dizueten HABEko “ikasle eta irakasleen sarbidea” aplikazioan.

Zer ondo datorkigun Gabonetako opariak erosteko!

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/13

EGAko ahozkoa nolakoa den? 3. ATALA

OHARRA: ikusi dut batzuk gaur hasi zaretela EGAko ahozkoarekin, beraz, ez neukan horrela prestatuta, baina nire kronikaren 3. atala aurreratuko dut zuei laguntzeko. Mucha mierda!

…2. ATALATIK DATOR

Lehenengo parte hori eginda, eztabaidara pasatu ginen. Kartoi bana eman ziguten, eta prestakuntza gelan bezala, buruz behera zegoen. Emakumeak esan zigun minutu bat geneukala gaiari buruzko iritzia pentsatzeko, eta honetan ni hasiko nintzela. Buelta eman nion kartoizko orriari, eta tatuajerekin eta piercingekin irudi eta esaldi batzuk topatu nituen. Nire jarrera horien aldekoa izan behar zen, eta bikotekidearena, berriz, kontrakoa.

Minutu bat pasa ondoren hasteko esan zidan, eta mementoan bururatu zidan gauza bakarra esan nuen: “Beno, ba, nik uste dut tatuajeak eta piercingak oso ondo daudela pertsonen nortasuna adierazten dutelako…”. Dakizuenez, esaten dizutenean alde edo kontra zaudela, eztabaida osoan zehar rol hori mantendu behar duzu, eta horri da, hain zuzen ere, guk egin ez genuena. Bat-batean konturatu ginen biok gauza bera esaten ari ginela, eta gure rolak ahaztuta geneukala. Halere, egoera horren aurrean aztertzaileak nahiko ondo portatu ziren, are gehiago gure eztabaidan sartu ziren (orain arte hitz egin gabe egon zena ere sartu zen). Kontua da rolak galdu genituela emakumeak galdetu zionean nire bikotekideari ea kenduko lukeela bera piercinga (berak piercing bat zeukan sudurrean)  lan berri bat lortzeko.

Onartu behar dut une hartan, rolik gabe, oso gustura sentitu nintzela: laurok eztabaidatzen…baietz, ezetz, egoera zein den…taberna batean egongo bagina bezala.

Tabernako giroa alde batean utziz gelatik atera ginen. Biok komentatu genuen egoera, eta biok gauza bera esan genuen: berdin zela nola atera zen baina oso-oso gustura sentitu ginela. Alai eta erlaxatuago Samaniego ikastetxea utzi nuen, baita lagun berri bat ere.

Ez dut gogoratzen zure izena, baina hau irakurtzen baduzu, eskerrik asko hain bikotekide ona izateagatik!

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/13

EGAko ahozkoa nolakoa den? 2. ATALA

…1. ATALATIK DATOR

Hainbeste denboraz itxaroteagatik denok erdi etsita geundenean, arduraduna berriro sartu zen gelan, eta berarekin joateko esan zigun. Nik, hankak dardarka, nire zirriborroa hatu nuen, eta bikotekidearekin tipoaren atzetik joan nintzen.

Bikote bakoitzari  epaimahai baten zenbakia eman zigun. Nire lagun berria eta biok gurera abiatu ginen, eta oraindik itxita zegoenez atean geratu ginen haiek deitu arte. Azken minutu horiek oso luzeak egin zitzaizkidan eta, nola ez, betiko azken minutuko eragozpena sortu zen: txizagura. Bat-batean, korridorean geunden guztiok geneukan txiza egiteko gogoa, eta, arazo horren aurrean galdetu genion arduradunari ea oraindik denbora geneukan komunera joateko. Baietz esan zigun eta denok ziztu bizian sartu ginen komunean.

Hortik atera bezain laster, gure epaimahaiaren atea ireki zen….eta… bakarrik zeuden. Diot bakarrik zeudela zeren guk uste genuen beste bikote bat barruan zegoela, baina, dirudienez, haien notak hartzen egongo ziren.

Irribarrea ezpainetan haiek sartarazi gintuzten, eta bakoitzak gure aulkia hartu genuen. Gelaren antolamendu bitxia zen. Izan ere, mahai bat zegoen baian gu ez geunden horri begira, baizik eta elkarri begira, eta ondoa, beste aztertzailea. Hona hemen marrazki txar bat nola geunden ikusteko. (oso txarra da)

gelaren antolaketa

Beti bezala betiko galdera pertsonalak egin zizkiguten, beno, egin zizkigun, zeren bakarrik gure ondoan zegoen emakumeak hitz egiten baitzuen. Azken minutu txar horiek pasata, inportanteari heldu genion, hau da laburpena egiteko uneari.

Aztertzaileak galdetu zigun nork hasi nahi zuen, eta gu biok mutur geratu ginen. Beraz, emakumeak hartu behar izan zuen erabakia: nire bikotekidea hasiko zela. Esan beharra dago nahiko ondo egin zuela, oso ondo kokatu zuen gaia eta primeran laburtu zuen. Egia esan nik ez nion kasu handirik egin nahikoa neukalako nik baino hobeto hitz egiten zuela pentsatzearekin, eta, konturatu nintzenerako berak jadanik bukatuta zeukan laburpena. Orduan, aztertzaileak niri galdetu zidan ea zer pentsatzen nuen nire bikotekideak esandakoaz, eta nik beno, ondo zegoela baina nik ez nuela ikusten amek hori egiten haien seme-alabekin. (gogoratu gaia zela nola babestu behar ditugun umeak eguzkitik)

Nire iritzia emanda nire txanda zen. Nik uste dut ez nuela oso ondo egin. Izan ere, denbora gehiegi eman nuen gizarte sareei buruz hitz egiten benetako gaiari heldu beharrean. Eta oraindik gauzak gehiago esateko neukala aztertzaileak moztu egin zidan nahikoa zela esanez. Orduan, nire bikotekideari nire gaiari buruzko iritzia eskatu zioten nirekin egin zuten moduan.

JARRAITUKO DU…

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/10

EGAko ahozkoa nolakoa den? 1.ATALA

Ikusi dut askok ailegatzen zaretela EL Euskaltegira “ahozko proba” hitza jarriz zuen bilatzailean, EGAko ahozkoa heltzear dago eta. Ikusi ere egin dut ahozko probei buruzko nire sarrera bakarra blog honetan  oso ezkorra dela, horregatik erabaki dut zuek lasaitzea.

Hasteko, esan behar da egun hartan idatzi nuena izan zela beste ikasle batzuen esperientzia, eta horrek ez du esan nahi guztiak berdinak izan behar direnik. Are gehiago esango dizuet, nirea izugarri polita izan zen.

Gogoratzen dut Samaniego ikastetxean zela ahozko proba. Ni, beti bezala, oso goiz heldu nintzen. Lekua arakatu nuen jakiteko nora joan behar nuen, eta hori behin eginda kanpora joan nintzen zigarrotxo bat erretzera.

Kanpoan nengoela EGAko antolatzaileen amekin gogoratzen hasi nintzen. Izan ere, tokatu zitzaidan ordutegia ez zen batere aproposa azterketa bat egiteko: arratsaldeko 4 eta erdiak. Jakingo baituzue ordutegi hori siesta egiteko beste ezertarako ez dagoela pentsatuta.

Zigarroa bukatuta barrura sartu nintzen. Sarreran zegoen jende guztia, gehienak oso gazteak eta ikastolakoak. 30 lagun edo egongo ginen, denok zutik itxaroten, esertzeko lekurik ez zegoelako. Hona ailegatuta, aprobetxatuko dut proposatzeko antolatzaileei eserleku batzuk jartzeko.

Esperientziarekin jarraituz, 10 minutu-edo pasata tipo bat sarrera atera zen, eta zerrenda bateko izenak irakurtzen hasi zen, eta gure izenak esan ahala bere ondora pasatzen ginen “Baloi erreta” jokoan egongo bagina bezala.

Behin barruan gelatxo batean sartu, eta eserarazi gintuzten. Eserlekuak binaka jarrita zeuden, eta esan ziguten gure ondoan zegoenarekin egien behar genuela proba. Nire ondokoak eta biok elkarri begiratu genion, eta ni hasi nintzaion hizketan. Zeren eta pentsatu bainuen neska horrekin egin behar banu azterketa, hobe zela aldez aurretik ezagutzea biok gusturago eta lasaiago egoteko. Nongoa zaren, urduri nago, nolakoa izango den… horiek izan ziren gure mintzagaiak

Oraindik hizketan ari ginela, gelaren arduraduna etorri zitzaigun eta egin beharrekoa oso ondo esplikatu zigun. Esan zigun mahaian geneukan orri plastifikatuta  zela laburtu behar genuen gaia. Buruz behera zegoen, eta buelta eman nionean, hura poza hura! ikusi nuenean tokatu zitzaidan gaia nik ezagutzen nuela. Consumer aldizkariko gizarte sareei buruzko erreportaje bat zen. Nik uste dut nire bikotekideak asmatu zuela nire poza. Izan ere, niri begira geratu zen eta galdetu zidan zein zen nirea. Berea ere oso erraza zen: nola babestu umeak eguzkitik hondartzan.

Arduradunak esan zigun 10 minutu geneukala laburpena prestatzeko, eta, egia esan, askoz gehiago egon ginen. Nik uste dut 30 minutuz egon ginela gutxi gora behera, beraz, nahikoa eta batzuentzat gehiegi.

JARRAITUKO DU…

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/06

Gero eta euskaldun gehiagok “gai” izan nahi dute

Argi dago lesbianen eta gayen aldeko erakunde guztiak oso pozik egongo direla gero eta euskaldun gehiagok “gai” nahi izan dutelako.

Nire kasuan, euskaltegian hasi nintzen lehenengo egunetan (aspaldi), oraindik ez nuen ezagutzen “gai” izatearen esanahia, baina euskara ikasteari berriro ekin nion urtean “gai” izatea zer zen ikasten hasi nintzen.

Nire lehenengo esperientzia orain dela bi urte izan zen HABEko 1. mailako azterketan izena eman nuenean. Oso urduri nengoen nire lehenengo aldia zelako, eta uste nuen ez nuela jakingo nola egin behar nuen ezta zer egin behar nuen. Halere, gelatxo hartatik atera nintzenean pozik atera nintzen nire lehenengo harremana jadanik eginda neukalako. Egun batzuk pasa ondoren begiratu nuen HABEren web-orrian, eta konturatu nintzen 1.mailan “gaindituta” jarri beharrean  “gai” nintzela jarri zutela.  A zer poza egun hartakoa!. Oraindik gogoratzen dut nola sartu nintzen klasean esaten “soy gay, soy gay”

Nire lehenengo esperientzia hura oso inportantea izan zen, are gehiago, esango nuke nire bizitzaren esperientziarik onenetariko bat izan zela.

Gelatxo hartan bizi izandakoak bultzatu ninduen aurrera egitera. Orduan nire euskararekiko harremana hobera joan zen, jada ez neukan lotsarik, ez neukan beldurrik, eta gero eta “gai”-agoa izateko gogoa neukan. Horrela jarraitu nuen probak eta probak egiten, eta leku guztietako gelatxoetan sartzen: Gasteizko aularioan, Samaniego ikastetxean, UNEDen… nire “gela ilun” kuttunak izango balira bezala.

Azken proba aurten egin dut, 3. mailako proba. Eta jakin behar duzue maila hori gainditzeak GAI (letra larriz) izatea esan nahi duela. Eta, badakizue zein den emaitza? Ez nuela inoiz pentsatuko hain harro esango nuela GAI naizela.

Beraz, egoera horretan zaudetenei: Animo, ea GAI izatea lortzen duzuen!

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/05

Osakidetzako ahozko gaiak

Dakizuenez, aste honetan egiten ari  dira Osakidetzako ahozko probak, eta uste dut jadanik komentatu nizuela nik joan behar nuela aspaldi eman nuelako izena.

Gaurko sarrera zuzenduta dago Osakidetzako 2.H.E.ren ahozko proba egin behar duzuenentzat, hori baita, hain zuzen ere nik egin berri dudana.

Ikusi dut askok interneten bilatzen duzuela zeintzuk diren ahozko probetako gaiak, eta horretarako nago ni.

Esan dizudanez, nik gaur goizean egin dut ahozko proba, eta ondorengo gai hauek jarri dituzte:

– Mania ala perfekzioa?

– Umeen gizentasuna

Nik neuk maniarena aukeratu dut berria delako. Izan ere, gizentasunarena milaka aldiz egin dut eta nahiko aspertuta nago gaiarekin.

Gai horretan aipatu behar izan dugu zein den maniaren eta perfekzioaren arteko desberdintasuna, zergatik sortzen den, arazoak sortzen duen elkarbizitzarako, eta galdera bat bota dute: lagun bat beti berandu ailegatzen denean nork eman behar du amore? zuk edo lagunak?

Horrez gain, beti bezala, hasieran galdera batzuk egin dizkidate eta nire bizitza osoa kontatu diet: nongoa naizen, zer nahiago dudan Bilbo ala Gasteiz, zer ikasi dudan, non egiten dudan lan, zein den nire euskararekiko harremana…

Bukatu baino lehen esan behar dut oso gustura egon naizela, epaimahaikoak oso atseginak izan baitira. Beraz, lasai, eta gozatu!

Beno, espero dut nire informazioa erabilgarria izatea, eta bidez, nire eskematxoa jarriko dizuet zuek ikusteko nola egiten dudan ideiak emateko.


eskematxoa

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/10/25

El Euskaltegi estreinatzen da

Dakizuenez, azken hamarkadan aldaketa handi bat nabaritu dugu gure bizitzan, Internet izeneko gauza ulergaitz bat gure etxeetan sartu delako. Ez dakigu zehazki zer den, ezta nola demontre funtzionatzen duen; Halere, badakigu bizitza erraztu digula. Izan ere, kontu korronteak kontsulta ditzakegu banketxera joan gabe, erosketak egin ditzakegu supermerkatura hurbildu barik, eta lagunekin hitz egin dezakegu nahiz eta telefonorik eduki. Hau da, ez gara etxetik mugitu behar eguneroko eginbeharrak burutzeko. Eta hori gutxi ez bada, gizarte sareak ditugu are alferrago egiteko.

Nik orain dela gutxi ezagutu nuen mundu berri hori, eta egia esan, ez nuen oso gustuko, ez nuelako ulertzen zergatik jendeak behar zuen leku birtual bat “kafea hartzeko”. Izan ere, nik ikusten nuen hor hitz egiten zuen jendeak kafetegi bateko solasaldiak zituztela, eta askotan pentsatzen nuen: “-eta zergatik ez dira elkartzen taberna batean ordenagailuaren aurrean arratsalde osoa eman beharrean?-“. Baina pixkanaka ikusten hasi nintzen hitz egiteko toki bat baino gehiago zela; urruneko lagunekin harremanetan jartzen zirela, partaideek zaletasunak trukatzen zituztela, argazkiak konpartitzen zituztela, eta test tontoren bitartez haien jakin-mina asetzen saiatzen zirela.

Hori dela eta, gizarte sareak tontakeria bat izatetik mundu bitxi bat izatera pasatu dira niretzat, eta horren adibidea da hemendik aurrera El Euskaltegi bloga Facebook-en daukazuela. Horrela, nire asmoa da leku bat edukitzea komunikatzeko, ideiak trukatzeko, kritikatzeko, eta beharrezkoa bada, askok edukiko duzuen kokoteraino nago euskararekiko pentsamendua barrutik kanporatzeko. Beraz, bisita egin, eta gozatu!facebook

Older Posts »

Atalak