eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2008/12/12

PALESTINA, ZURE MINA – Begoña Bilbao – (Elkar)

palestina-zure-mina0001Palestina zure mina irakurtzeko esan didatenean, ez zitzaidan grazia handirik egiten, zeren eta ni ez nago oso ondo jantzita Palestinako arazoan, eta uste nuen aztuna izango zela.

Irakurtzen hasi nintzenean zeharo aldatu nuen iritziz.

  • Liburuan agertzen den laburpena: Erietxe batean esnatu da emakume gazte bat, Gazan. Kolpe bat izan du buruan baina ez du gogoratzen ezer: ez nola zauritu den, ez nor den, ez non dagoen. Apurka-apurka, baina, oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren kontzientzia ere, eta bitartez ikasiko dugu guk ere Palestinako egoeraren berri.
  • Nire laburpena: Palestinaren gaia gogoko dutenei ez diet komendatzen liburu hau. Gudaren gaia da, liburu honetan, atzeko eszenatokia, ez lehenengo mailako gaia. Liburuaren laburpenak dioenez, erietxe batean esnatzen da neska bat, eta ez du ezer gogoratzen. Gogoratzen hasten delaren medio ezagutuko dugu zertara etorri zen Palestinara, ezkonduta zegoen ala ez, eta noski, Palestinaren egoera azaletik ezagutuko dugu bere lagunen bitartez eta protagonistaren hausnarketei esker. Trama ia amaiera arte luzatzen da, beraz irakurtzen jarraiarazten dizu liburuak.

Palestina, zure mina aurkitu nahi baduzu: Metropolis Libros


Responses

  1. ezdozue ipinten laburpena osorik

    HORI IMINI BEHAR DA !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  2. Kaixo, Loana:

    Dena kontatuz gero, grazia galtzen du, ez duzu uste?.

  3. erietxe batean esnatu da emakume gazte bat , gazan.kolpe bat izan du buruan baina ez du gogoratzen ezer: ez nola zauritu den,. ez nor den, ez non dagoen. apurka-apurka, baina oroimena itzuliko zaio, baita zapalkuntzaren konkientzia ere, eta bere bitartez ikasiko dugu guk ere palestinako egoeraren berri.
    begoña bilbao bermeon jaio zen 1932an eta gernikan bizi da gaur egun.bere liburuen artean aipa litezke isuritako ura ez da batzeneta ibaia maitasunaren oztopo.

  4. Mila esker, Jon, informazio gehiago emateagatik

  5. mesedez jarri ezazue laburpen osoa!!!

  6. Kaixo Eder,

    Benetan, laburpen osoa jarriko nuke, baina horrela eginez gero jendeak ez luke liburua irakurriko.

    Sentitzen dut baina ezin dut hori egin, nire pritzipioei kontra baitoa. Dena den, klaserako baldin bada, begiratu duzu “El rincon del vago”-n?


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: