eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/01/14

BROOKLYNGO EROKERIAK – Paul Auster – (Alberdania)

brooklyngo-erokeriak0001Liburu hau kasualitatez heldu zen nire gau-mahaira. Iazko Donostiako Zinemaldian erosi nuen Metropolislibros liburudendak Kursaalean zeukan stand batean.

Nik ez dut idazle asko ezagutzen, baina liburu hori ikusi nuenean apalean Paul Auster izena ezaguna egin zitzaidan, eta are gehiago liburuaren izenburua. Horrela erosi nuen, eta denbora luzez egon zen nire ondoan lo egiten, bere paperezko begiak itxita.

Lehenengo orrialdea ireki nuenean desanimatu nintzen pixka bat, zeren eta irakurketa oso zaila egin zitzaidan aurreko liburuekin konparatuz. Izango da esaldiak beste liburuetan baino luzeagoak zirela, izango da itzulpen bat denez protagonisteen eta lekuetako izenak ingelesak zirela. Edo izango da ezin dela liburu bat ondo irrakurri “noizbehinka” irakurtzen.

Dena den, esan behar dut gauero hasi nintzenean irakurtzen istorioan murgildu nintzen, eta azken orrialdera iritsi nintzenean ez nuen liburuaren begiak itxi nahi.

Liburuan agertzen den laburpena: Nathan eta Tom osaba-ilobak dira. Osaba dibortziatuta dago eta bizitzan gorabehera franko bizi izan eta gero, ezertan askorik sinesten ez duela, biriketako minbiziaren putzutik burua ateratzen aurkitzen dugu ber haurtzaroko Brooklynen. Bakarrik. Iloba, berriz, ikasle garaian oso gora igo behar zuela ematen zuena, behera-behar geldiezin batean dago. Bakarrik hau ere. Brooklynen, halabeharrez. Hirukotea osatzen duena, Harry, iragan iluneko arte faltsutzaile izandakoa da, eta, gaur egun, Tomen ugazaba, bigarren eskuko liburu-denda batean. Hiru hari nagusi horiekin zutean, eta zeharka sartzen diren hainbat eta hainbat pertsonaia eta kontakizun gogoan erraz gelditzen direnekin osatzen du Paul Auster-ek tapiz bizi eta ero hau.

Eleberri distiratsua da Brooklyngo erokeriak, etsipena maitasun bihurtzen dakiena, argia, bizkorra, barre-eragile sotila; gauzatzen diren eta zapuzten diren ametsen gainean diharduena.

Nire laburpena: Hiru pertsonaia dira nagusi eleberri honetan: Nathan, Tom eta Harry. Horien hitzetik ezagutuko ditugu haien iraganeko esperientziak. Egilea nahastuko ditu protagonista guztietakoen istorioak, armiarma-sare bat izango balitz bezala.  Azken kapitulu arte mantenduko da trama, eta pentsaezinazko bukaera batek apurtuko du sarea.

Brooklyngo erokeriak aurkitu nahi baduzu: Metropolis Libros


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: