eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/01/20

Azken egunetako aztoramendua

Gaur klasean gertatutakoa oso berezia izan da, baina zuei kontatu baino lehen kokatuko zaituztet klaseko giroan egoera ulertzeko.

Hasteko, jakin behar duzue euskaltegiko 5 orduko ikastaroak Gran Hermano bihurtzen direla: Partaideok 5 hilabete ematen dugu elkarrekin, eta egunean, 5 ordu eta erdi. Programa horretan bezala, lehenengo egunean zer eta nola esaten dugunarekin kontuz ibiltzen gara, baina asteak joan ahala erlaxatzen gara eta ez diogu hainbeste garrantzirik ematen besteek zer pentsatuko dutenari. Taldean lortutako lasaitasunak ematen dio aukera edozein gauzaz hitz egiteari, eztabaidatzeari, barre egiteari. Horrela, pixkanaka sortzen da elkarrekiko harremana.

Gran Hermanok bezala, gure ikastaroak ere bere bukaera dauka. Oso gutxi falta zaigu elkarri agur esateko, izan ere datorren Otsailearean 13an izango da gure azken programa. Beraz, hainbeste denbora pasa dugu elkarrekin, eta hainbeste pena ematen digu banatzea, ezen ulertu behar duzuen gaur eman digun atakea.

Aztoratuta hasi dugu goiza (izan daiteke iragarleak esan duelako elurra botako zuela), eta etxerako lanak zuzentzen bukatu dugunean “ez galdetu nola”  ekin diogu desbariatzeari. Bat-batean klaseko guztien buruetatik hasi dira txangoak egiteko ideiak ateratzen. Erotzekoa izan da. Bata hasi da ideiak botatzen, eta bestea aurrekoari hitza kentzen, irakaslea ere sartu da eztabaidan… Hauek dira klasean ateratako ideiak:

  • Surf ikastaro bat egitea
  • Surf ikastaroa egitea Zarautzen eta gero bazkaltzea Argiñanoren jatetxean
  • Sagardotegi batera joatea
  • Tolosako sagardotegira, eta hango aterpetxean geratzea kotxea ez hartzeko
  • Tolosako sagardotegiarena eta aterpetxearena baina ihauterietan
  • Lesakara joatea
  • Lesakara eta hango sagardotegira
  • Lesakara, hango sagardotegira, eta Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxean geratzea
  • Elurretara …

Ikusten duzuenez, denetarik atera da. Jakin nahi duzuela nola bukatu den dena ?:  Lesakara joango gara, hango sagardotegian afalduko dugu, eta aterpetxean geratuko gara.

Ahaztu zait, txangoa egiteaz gain erabak¡ dugu taldeko kamiseta pertsonalizatu bat egitea: Zer gogorrak diren agurrak !


Responses

  1. Aupa!

    Teresak behartu nau hemen sartzera. Nagia ematen nuen euskaraz idatzita dagoelako, pentsatzen bainuen ez nukela ezer ulertuko, baina oso argi idazten duzu, baita atsegina ere.

    Ez nekien BOST orduko ikastaroa egiten ari zarela! Nola demontre egiten duzu lan egiteko eta ikasteko aldi berean? “Eres la nomber uan”.

    Zer urratsan zaude orain? Ni 11.ean printzipioz, baina ez sinetsi! mintzatuz adibidez ez nago maila horretan ni-de-palo.

    Azkenean, joango zara/gara martzoan sagardotegi horretara? Noiz izango da???

    Iñaki

    Erantzun hemen bertan, begiratuko dut

  2. Aupa, Iñaki!

    Hasteko, benetan harritu nau zure e-mail helbideak: “compro titulo de ega”?, a zer irudimena daukazun!, benetakoa al da?

    Ez dakit zergatik beldurtzen zintuen blogean sartzeak, izan ere ia maila berberan gaude (12. nago). Gainera, kontatzen dudana ez da literatur sari bat irabaztekoa modukoa. Ba, hemendik aurrera bizitatu, ze hain kuxkuxeroa izanda seguru ondo pasatuko duzula nire kontakizunekin.

    Sagardotegiarena, oraindik ez dut begiratu. Bihar bertan begiratuko dut.

    Azken gauza, zuk, ikaslea izanda, emadazu gomendio batzuk edota ideiaren bat blogean sartzeko, eskertuko dizut.

    Laster arte

  3. […] noski ! Gogoratzen duzue “Azken egunetako aztoramendua” […]

  4. Aupi,

    Irakurri dut berri honetan kontatzen duzuna eta ikusi dut pentsatu duzuela sagardotegi batera joatea. Bale, ba jakin behar duzue euskaltegiko ikasle batzuk sagardotegi batera joateko irteera bat antolatzen ari garela. Bai, izango da martxoaren 7an, Astigarragan. Aterako gara goizeko 12etan ta itzuliko gara gaueko 12etan. Ez, ez gara egongo bazkaltzen 12 orduz!! Bazkaldu ondoren Hernanira joango gara parranda egitera. Autobusez mugituko gara eta uste dut oso ondo pasatuko dugula. Iaz ere egin genuen eta oso ondo atera zen!! Karteltxo batzuk euskaltegietan jarri ditugu jendeak jakiteko eta izena emateko. Anima zaitezte, oraindik plaza libre batzuk geratzen dira eta!!! Epea autobuseko plazak bukatu edo otsailaren 26 arte izango da!!!
    ANIMATU!!

  5. Kaixo, Esti:

    Zer euskaltegitan jarri duzue karteltxoa?, nik uste dut nirean ikusi dudala. Gainera klasekoek komentatu genuen baina azkenean dena bere hartan geratu zen. Halere, ostegunean ikusiko ditut pasa den ikastarokoak, eta esango diet.

    Dena den, zerbait gehiagorik antolatzen baduzue, esan eta ohartxo bat sartuko dut blogean. Momentuz, honen berri emango dut.

    Mila esker!

  6. Kartelak jarri ditugu Badaia, Zaldiaran, Gasteiz eta Aratz euskaltegietan. Guztietan. Izena emateko epea atzo bukatu zen baina animatzen bazarete, esan, eta agian konpondu ahal dugu. Muxu bat. Esti.

  7. Zorionak zure BLOGagatik!!!

  8. Aupa, Esti:

    Orduan, zuena zen nik irakurri nuen oharra!

    Hurrengorako utziko dugu, nire klaseko jendea nahiko lanpetuta baitago azterketak direla eta (osakidetza, hezkuntza, EGA ez dakit zer gehiago…).

    Aurrekoan esan nizuna: beste proposamenik baldin badaukazue esan, eta hemen ipiniko dut.

    Ondo pasatu, eta kontuz sagardoarekin, burura azkarregi igotzen da eta.

  9. ondo!!!

    Hurrengora arte!!!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: