eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/02/08

Euskara sarean: jai daukagu !

Bai, jai daukagu euskara hedatu nahi dugunok.

Blog hau sortu nuenean maitasun handiz egin nuen. Nire helburuak ziren euskara praktikatzea eta ikasleei laguntzea bloga sarean eskuragarri ipiniz. Baina nola egingo dut, bada, interneteko direktorio gehienetan bloga atzera botatzen badidate euskaraz idatzita egoteagatik?. Dirudienez euskara ez dauka lekurik sarean.

Halere, badago gauza bat internetek baino indarra handiagoa daukana: ahoz aho deritzona. Beraz, nire hitzak inoiz irakurri dituzuenoi eskatutuko dizuet, arren, nire bloga ahoz aho zabaltzeko.

Mila esker!


Responses

  1. Ene! Non bota dizute atzera ba?

  2. Hemengoak ez diren gehienetan, are gehiago, automatikoki konprobatzen dituztenetan deskripzioa gasteleraz ipini behar izan dut onartuta izateko.

  3. Tira, zure bloga sustatzeko direktorioetan agertzea baino bide gehiago daude. Sarean mugitzea izaten da onena: besteen blogetan parte hartu eta iruzkinak egin, iruzkinetan sinatzen duzunean zure blogaren lotura jartzea… Bestela, blogaren berri bidal dezakezu Ikasbil-era, argitaratzen badizute, publizitate apur bat egingo dizute. Beste teknika bat "etiketak" ipintzea da, WordPress-en bloga editatzen duzunean bloga identifikatzeko etiketak ipini ahal dira leku batean (ez dut ondo gogoratzen non), hor "euskara", "euskaltegia", "euskara ikasi", "aprender euskera" eta horrelakoak ipini ahal dituzu. Horrela norbaitek interneten horrelako terminoren bat bilatzen duenean zure bloga ager daiteke. Begira, Google-en "el euskaltegi" ipini eta zurea agertzen da lehenengoa.
    Badaude zu bezala euskara ikasten ari eta bloga egin duten batzuk, ez asko baina hemen dauzkazu pare bat: euskarazaoak eta Erandioko Udal Euskaltegiko hau adibidez.
    Bestela, euskara praktikatzeko gunea dago mintzapraktika.org-en. Han Skype-en bidez praktikatzeko jendea topa dezakezu, edo mintzapraktika proiektuen blogak jarraitu. Sare sozialak izan daitezke beste bide bat, Facebook-en adibidez "Praktikatu gurekin" taldea daukazu.
    Eta, jakina, oso inportantea da gauza interesgarriak publikatzea, euskara ikasle gutxi dabiltza blogosferan, beraz terreno guztia daukazu zuretzat.
    Eta sarean gabiltzan irakasleok ere publizitate apur bat egingo dizugu, lasai. ;.-) (beno, egin dizugu jada)

  4. Mila esker zure laguntzagatik, lanean jarriko naiz berehala. Emaitzen berri laster izango duzu.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: