eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/02/20

Bai, noski !

Gogoratzen duzue “Azken egunetako aztoramendua”

Post hartan euskaltegia Gran Hermano telesaioarekin konparatu nuen: hasieran klasekoak ezezagunak gara, baina denbora pasa ahala ikaskideen arteko harremanak gero eta eztuagoak bihurtzen dira, betidanik elkar ezagutuko bagenu bezala. Horregatik, taldea banatu behar denean ikastaroan egin ez duguna egiteko beharra sortzen da ikasleongan, beraz, elkarrekin egiteko proposamen betezinak sortzen dira.

Azken egun horitako idei bat izan zen taldeko kamiseta bat egitea, eta ikastaroa bukatuta hori izan da bete dugun proposamen bakarra. Beraz, aurkeztuko dizuet aipatutako kamiseta:

Aurrean Atzean

Zer uste duzue?  “Kutrea” ,ezta ? Badakit. Halere, ikaskide batek asteazkenean eman, eta ostegunean harro jantzi nuen.

Hona hemen kamisetaren istorioa:

Pasa den ikastaroan komaren erabilera ikasi genuen, eta  irakasleek idazlanetan ondo erabiltzen saiatzeko esan ziguten.  Oso zorrotzak izan ziren gurekin idazlanak zuzentzean, ondorioz, eta horri esker, klasekoek berehala konzientzia hartu genuen eta ederto ulertu genuen koma ondo erabiltzea oso importantea zela testuak ulergarriak egiteko. Hala ere, hain sartura geneukan buruan komek izugarrizko garrantzia zeukatela, ezen laster gaixotasun bihurtu baitzen. Horrela, irakurtzean koma bat agertzen zenean koma hori ere irakurri egiten genuen, eta are gehiago, ez genion inori barkatzen koma bat ahaztea edo ez esatea.

Behin, atariko proba batean Bai, noski! erantzuna atera zen, eta ikaskideak irakurtzean barre egiteari ekin genion azkar esatean erruziarra ematen zuelako. Hain dibertigarria iruditu zitzaidanez, eta gure koma maiteak omenaldi bat merezi zuela uste genuenez, BaiKOMAnoski erabili genuen gure taldeko kamiseta izateko.

Bitxia KOMA ezta ?


Responses

  1. Beno, beno, beno, ematen du egia dela kamisetarena. Egia esan, uste baino askoz politagoa da!! Eta, noiz geldituko gara denok kamiseta jasotzeko?
    Bueno, ta bide batez, zer moduz Asisekin? denak elkarrekin zaudete berriro, ezta? Ni, azkenean, 2.urratseko 2 talde ditut goizean, eta martxotik maiatzera Bilbora jungo naiz ikastarotxua emotera!!!Jordi, berriz, nahiko jodiduta dago, goizez, arratsaldez eta gauez egin behar du lan!!!Hartzan hori!!!!
    Beno, ba horixe, abixatu gelditzen zaretenean ta gora biyotzak!!!!

  2. Aupa, Ane

    Bai, egia da, hori da kamiseta. Uste dut esan zutela datorren ostegunean geratzeko, dena den, e-mail bat bidaliko dizuegu.

    Asisekin oso ondo, baina gixajoak 5 orduak berak bakarrik ematen dizkigu. Halere, guri ziztu bizian pasatzean zaigu goiza, beraz, primeran.

  3. Ehhh, asko gustatu zait kamixeta! Diseinua, koloreen konbinaketa eta batez ere leloa, interpretazio askorako ematen du!

  4. Kaixo, Ainhoa:

    Mila esker, dena den, kamisetaren kolorea dela eta, nahas daiteke Brasilgo ihauteriekin, ez duzu uste?


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: