eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/02/26

Euskaltzaindia: utzi patxarana edateari!

Klasean lagunek barre egiten didate biziki haserretzen naizelako Euskaltzaindiak zerbait aldatzen duenean, eta euskara ikasten urteak daramatzazuenok ondo ulertuko duzue nire haserrea.

Eskolan euskara ikasten nuenean, O.H.O.-ko 5.mailan, nahiko zaia egiten zitzaidan euskara, zeren eta ez nuen ulertzen zergatik, erderaz ez bezala, euskaraz atzekoz aurrera idatzi behar genuen. Beraz, sarritan euskara suspenditzen nuen, eta ilairerako geratzen zitzaidan.  Denboraren poderioz hizkuntza arraro hori ulertzen hasi nintzen, eta laster buruan sartu nituen oinarrizko kontzeptuak: orduak, zenbakiak, ukan…; Oso pozik nengoen.

Hala ere, U.B.I.-n nengoela, eta AEBtik etorri berria, erabaki nuen izena ematea euskaltegi batean, orduan hasi zen buruko mina: eskolan ikasitakoak ez zeukan zer ikusirik euskaltegian irakasten zigutenarekin. Esate baterako, nik 8:30 zotzi t’erdiak idazten nuen eskolan, baina euskaltegian esan ziguten hori aldatu zutela eta zortzi eta erdiak idatzi behar genuela. Behar aditz ospetsu horrekin gauza bera gertatu zitzaidan, ikasi nuen beti ukan erabili behar nuela, eta euskaltegian, berriz, hori ere aldatu zutela, eta Euskaltzaindiak gomendatzen zuela dagokion aditza erabiltzeko.

Behin klasean galdetzera ausartu nintzen eta esan nion irakasleari: – Baina, nor da Euskaltzaidia hori? -, eta nik ulertzeko horrela erantzun zidan: – Euskaltzaindia da, hitzak esaten duen bezala, euskara zaintzen duena. Euskara oso aberatsa da eta gainera oso desberdina herri batetik bestera, beraz, Euskaltzaindian parte hartzen duten adituek hizkuntza aztertzen dute, eta erabilerak ikusita euskara erabiltzeko arauak ateratzen dituzte euskara “antolatzeko”, eta denok ulertzeko. –

Azalpena jasota arau berriak ikasten jarraitu nuen, eta berriak, eta berriak… Izan ere, azkotan aldatzen zituzten arauak, edo behintzat niri horrela iruditzen zitzaidan. Horregatik, ni Euskaltzaindiaren beste irudi bat hartzen hasi nintzen. Nire ustez, Euskaltzaindia lagun talde bat zen larunbat gauero txokoan elkartzen zena. Txuleton erraldoia afaldu ondoren, eta  etxeko patxarana mahai erdian, berbatan hasten dira. Hitz egiteko gaia bukatzen denean batek, edalontzi patxarana ahora eramaten duen bitartean, harro lagunei esaten die: – Gaur zer arau aldatuko dugu?-, – Eta erreza hitza aldatzen badugu?, – Nik uste dut hobeto geratzen dela erraza, ez dakit, glamour gehiago dauka… –

Honako honen antzeko zerbait neukan buruan:

Euskaltzaindiakoak arauak adosten

Gizon pottolo eta patxaranzale horien irudia oraindik buruan, unibertsitatera joan nintzen eta euskara ikasteari utzi nion. 4 urte pasa nituen Bilbon ikasten, eta Vitoria-Gasteizera itzuli nintzenean berriro eman nuen izena euskaltegian. Ahaztuta neukan pixka bat euskaraz hizt egitea eta hiztegia, lagunekin praktikatzen ez nuelako (Haiek ez dakite). Gramatika, berriz, oraindik gogoratzen nuen. Hala ere, euskaltegian sartzean lehenengo egunean, berehala konturatu nintzen gogoratzen nuen gramatika berriro moldatu beharko nukeela Euskaltzaidiaren arau berriak jarraitzeko. Izan ere,  horiek jarritzen omen zuten larunbat gauero elkartzen.


Responses

  1. Euskaltzaindia, beti tokando la sandia!
    Barkatu berandu erantzuteagatik, baina hila honetan ia ez naiz bulegotik pasatzen, etxean ez dut interneta, eta gainera nagia naiz oso.
    Azkenean zer gertatuko den sagardotegiaren kontuarekin? Berririk ez? Eranztekotan bidali mezu bat sakeleko telefonora, bestela ez naiz ohartuko.
    Muxu bat zuretzat eta beste bat Tereshinarentzat

  2. internetarik

  3. internetik?

  4. Begiratuko dut nola esan behar dugun.

    Nik beste zalantza bat botako dut:
    Blogean ala blogan ?

    Sagardotegiaren kontua ziztzilikaturik geratu da, zerbait jakinez gero deituko dizut.

    Dena den, begiratu hemen https://eleuskaltegi.wordpress.com/2009/01/20/azken-egunetako-aztoramendua/ Esti izeneko neskaren proposamena

  5. Zuen zalantzak argitzen laguntzeko:
    “ez dago autobusik” ala “ez dago autobusarik”?
    “ez dago ur hotzik” ala “ez dago ur hotzarik”?
    edo
    “lurran utzi” ala “lurrEan utzi”?
    “ur hotzEan sartu” ala “ur hotzan sartu”?
    “urriaren bostan jaio nintzen” ala “urriaren bostEan jaio nintzen”?
    Beraz
    “ez daukat internetarik” ala “ez daukat internetik”?
    “blogan idatzi dut” ala “blogean idatzi dut”?
    Asmatzen duenari hiru puztarri!
    Pistak.
    Konparatu hau
    eta hau. Edo hau eta hau
    Non gehiago?

  6. Ez dakit oso argi daukadan

    Alde batetik, ikusi dudana kontuan hartuz argi daukat “internetik” erabili behar dugula.

    Bestaldetik daukagu “blog” hitza. Erderaz “blog” esaten badugu, suposatzen da euskaraz “bloga” esan behar dugula, beraz, non kasuan: blogan (“etxea” hitzarekin gertatzen den bezala: etxean).

    Dena den, zuk bidalitako loturan ikusi dut ni ez naizela “blog” nola erabiltzen ez dakien bakarra eta bakoitzat erabiltzen duela nahi duen moduan.

    Hala ere, nik hemendik aurrera “blogan” besterik ez dut erabiliko. Izan ere, ikusi dut Teknopataren Txokoan horrela erabiltzen duzuela, eta Konfidantza ematen dituzten beste webgunek ere(sustatu, zabaldu) horrela erabiltzen dutela.

    Asmatu dut?

  7. Puztarri bat bai! Baina hirurak ez🙂
    Teknopataren txokokoei EGAtik puntu batzuk kenduko dizkiegu :-p
    Neure blogean horrela erabiltzen dut: http://ttiki.com/2404
    Arrazoia:
    lur -> lurrEan
    autobus -> autobusEan
    ur hotz -> ur hotzEan
    zeru urdin -> zeru urdinEan
    sudur -> sudurrEan
    blog -> X
    Egia da nahaste apur bat dagoela hitz honekin eta beste hainbatekin, baina -eta hau ez da Euskaltzaindairen kontua- euskaraz orain arte behintzat horrela izan da: kontsonantez amaitzen den hitzari -e- bat gehitu non, nora, nondik eta nongoa esateko: lurrEan, lurrEra, lurrEtik, lurrEkoa.
    Bestelakoak (lurran, autobusan, blogan…) erroreak dira.
    A! Eta gainera azterketa eta probetan errore arruntenetako bat izaten da, eta oso “kantosoa”😉

  8. ¡Oído cocina!

    Dagoeneko buruan sartu dut.

    Mila esker!

  9. Aupa!

    Gauzatxo bat. Euskaltzaindiak inoiz ez duela araurik aldatu uste dut. Arazoa zure irakasleena izango zen, araurik ez zegoen lekuan arauak daudela esanaz, edo arauak ezagutu gabe, beste batzuk asmatuaz.

    Orduarena adibidez 1995ean onartu zuten eta ordutik ez dute aldatu. (begiratu http://www.jagonet.net)

    Animo blogarekin!

  10. Kaixo, Bruno:

    Horrela izango da

    Baina, “lau t’erdiak” idazten genuenean, orduan zergatik idazten genuen horrela araua ez bazen?

    Alde batetik, nik ez dakit Euskaltzaindiak behin arau bat jarrita inoiz aldatu duten, baina badakit lehen onartuta zeuden hitz eta forma batzuk aldatu edo kendu egin dituela.

    Bestaldetik, izan nituen irakasleek ez dakit ondo ala gaizki irakatsi zidaten. Izan daiteke nik gaizki ulertu niela edo haiek guk ulertzeko era errazenean asaltzen zigutela, eta hortik guk gure hipotesiak atera genituela.

    Dena den, kontuan hartu nik kontatutako pasadizoa 5.mailan nengoela hasi zela, 1989an, beraz hain txikia izanda (1979. urtekoa naiz)irakasleak ez zuen arauen kontua aipatzen, izan ere, nahiko lan geneukan euskaran lehenengo urratsak ematearekin.

    Horretaz gain, haurrerago irakasleari galdetu nionean Euskaltzidiari buruz uste dut ez zuela kontu horretan sartu nahi, eta guk formak eta hitzak ondo erabiltzeko zela bere asmoa, berdin zen aru bat izatea, gomendioa, ala jarri nahi diozun izena. Kontua da ikasitakoa moldatu behar izan genuela.

    Bukatzeko, esan behar dut moldaketak, arau berriak edo dena delakoak onartzen ditudala, eta Euskaltzaindiaren lana mirezten dudala. Hala eta guztiz ere, hainbeste aldaketak zorabiatzen nau.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: