eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/03/07

HITZAK IRUDIZ IKASIZ – Kristina Ibañez, Edurne Etxebarria, Eduardo Iriondo – (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Hitzak irudiz ikasizNik euskaraz idaztean kale egiten dut bereziki ortografian eta lexikoan (nabaritu duzue, ezta?). Nik uste dut hitz gutxi dakizkidala, eta, ondorioz idazlanak egitean murriztuta ikusten dut neure burua. Zuei ere gauza bera gertatzen bazaizue, ez kezkatu, mundua ez da bukatu. Izan ere, liburu interesgarri bat topatu dut arazoa konpontzeko: Hitzak Irudiz Ikasiz.

Askotan klasean hitz berri bat mila aldiz entzuten eta irakurtzen dugun arren, ez zaigu buruan sartzen, eta horrelako kasuetaroko primeran dago Hitzak Irudiz Ikasiz. Liburuak hitzak 4 hezkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz, frantzesaz eta ingelesaz) jartzeaz gain, ondoan marrazki bat ikusiko dugu. Horrela, memoria arrunta nekatuegi badaukagu, memoria fotografikoa erabiltzeko aukera ematen digu liburuak.

Hala ere, nahiz eta errezagoa izan, gogoratu ikasi egin behar dela, eta ez duela ezertarako balio liburua edukitzeak eta mahai gainean uzteak, hori baita niri gertatu zitzaidana. Hasi nintzen liburuarekin ikasten eta primeran. Ikasi nuen nola esaten zen zeruan (barkatu, ortzian) dagoen guztia, naturarekin erlazionatuta dauden hitzak, gorputzako atalak…eta hor geratu nintzen, izan ere horiek dira lehenengo 3 orrialdeak, eta horraino heldu nintzen. Beraz, ni bezain alferrak ez bazarete, eta nik baino hitz gehiago jakin nahi baduzue, hartu liburua eta ikasi!

 Hitzak Irudiz Ikasiz aurkitu nahi baduzu: Metropolis Libros


Responses

  1. Sarean beste hiztegi hau daukazu, zazpi hizkuntzatan. Oinarrizko hiztegia da, baina euskarazkoak ezagutu arren, beste hizkuntza batzuekin jolastu ahal duzu euskaratik abiatuta adibidez.
    Liburu hori aipatu duzula, gogoratu dut aspaldian idatzi nuen mezu hau. Internet bera hizkuntzak ikasteko irudi-hiztegia izan daiteke, Google-en edo beste zerbitzu batzuen irudi-bilatzaileak (Elebilarena adibidez)  erabilita.
    Badakit ez dela gauza bera, baina entretenigarria izan daiteke, askotan hitz bat sartu eta denetarik topatzen duzu eta: ortzi adibidez. Gainera, hitzaren definizio edo irudi zehatza ez izateak hitz horren esanahiaz pentsatzera behartzen gaitu, eta hori ikasteko oso ona izaten da, hitzak hobeto geratzen dira memorian horrela.

  2. Mila esker, Benito!

    Probatuko dut zure metodo originala, Google-ena, eta ikusiko dut ea daukadan behar den irudimena.

    Halere, ez dakit konbentzituko nauzun, izan ere, Hitzak Irudiz Ikasiz oso liburu ona izateaz gain, oraindik sarean ez dagoenez (nik dakidala) ordenagilua mementu batez ahazteko aukera ematen digu horrekin ikasteko ezinbestekoa delako liburua erostea (lehen bezala!).


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: