eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/03/13

Zorte ona!

Bihar “EGUNA” izango da askorentzat EGA madarikatu hori gainditzeko aukera izango dugulako. Ez da lan erreza izango, izan ere, denok dakigunez, ez da euskara jakin edo ez jakiteko kontua, baizik eta azterketa egiten ondo ikasi dugun ala ez. Galderak ondo irakurri behar ditugula, okerra ala zuzena galdetzen diguten ondo begiratu behar dugula, hori dena badakigu, hala ere, ez dakigu urduritasunak zer ekarriko digun bihar. Gainera, urduritasuna gutxi ez bada, entzunda daukat 2.000 lagun joango garela. Aizue!, azterketa izan beharrean ematen du U2ren kontzertu bat izango dela.

Zer esan?. Bada, ondo gosaldu, eta gozatu kontzertua, zeren eta zorte ona badaukazue, azkena izan daitekeen.

 


Responses

  1. Bai, zorte ona… eta zorterik gabe ere, gainditu egin dezazuela!

  2. Bi kandela jarriko dizkiogu Atarikoaren jainkoari

  3. Aupa! Zer moduz egin zenuen? Nire ikasleak gustura atera zirela dirudi… Orain, bai, orain errezatzea tokatzen zaigu!!!😉 Ea emaitzak onak diren!!! Zorte on!

  4. Ez dakit, ostegunean esango dizut.

    Honetan entzumena, behintzat, erraza izan da, eta galderak, aurreko azterketetan ez bezala, nahiko ulergarriak izan dira. Dena den, ni, denboraren aldetik, gaizki ibili naiz, eta azken 10 galderak harrapaladan egin ditut.

    Aizu!, zure ikasleek ez dituzte galderak gogoratzen euskaljakintzan sartzeko eta zuzendu ahal izateko? Irrikitan nago… Osteguna helduko ahal da!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: