eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/03/22

Idazlanen ideiak korapilatzen direnean…

Badakit egun batzuk daramatzala idatzi gabe, eta jakin behar duzue ez dudala asteburu osoan ezer idatzi atarikoa gainditu dudalako. Bai, ondo irakurri duzue.

Oso gaizki egin nuen azterketa, eta uste nuen ez nuela gaindituko, baina… asteazkenean ustegabe ederra hartu nuen. Berri ona jakitean pentsatu nuen idatzizkoa ere gainditu nahi nuela, eta zoratuta egongo banintz bezala idazlanak egiten eta egiten eman dut asteburu osoa.

Hala eta guztiz ere, gertatzen dena da ez dudala  ezer idazterik lortu. Hiru idazlan egiten hasi naiz eta bakar bat besterik ez dut bukatu. Nik uste dut oso tematia naizenez perfektu egin nahi ditudala, eta errazak diren gaiak nik neuk zailak egiten ditudala. Esandakoa ulertzeko adibide batzuk jarriko dizkizuet.

Lehenengo gaia jokoa izan da, apostuak egiteko makinak, hain zuzen ere. Horretan nahiko ondo moldatu naiz ,oraindik fresko nengoelako eta lehenengo idazlana zelako. Horrela, kontatu dut garaiz garai nola aldatu duen jokoarekiko harremana. Nire ustez ondo bideratu dut gaia, dena den, behin zuzenduta esango dizuet zelan egin dudan.

Bigarrenarekin zeharo trabatuta geratu naiz. Bi gai neuzkan aukeran: gizonak eta emakumeak edo Europar Batasuna. Jakina, lehenengoa aukeratu dut errazagoa izango zela uste nuelako, eta…bai zera!. Hain da zabala gaia, ezen ez nekien nondik heldu. Azkenean bukatu dut, baina hamaika aldiz irakurri dut, eta hamaiketan ikusi dut ez dela ezer ulertzen. Gainera, luzeegia da, eta horrek esan nahi du ideiak nahastu ditudala. Beno, eginda dago, eta orain erabaki behar dut irakasleari ematea edo ez ematea. Bigarrena izango delakoan nago.

Emakumeekin eta gizonekin nazkatuta, Europar Batasunaren gaia aukeratu dut aldatzeagatik. Eskema egiten hasi naizenean nahiko argi neukan zer esan, baina gaia garatu ahala, ideaiak korapilatu zaizkit eta azkenean bertan behera utzi dut idazlana.

Horregatik hemen naukazue, bitxia badirudi ere, pentsatu dut arnasa hartzeko biderik onena zela zuei kontatzea, izan ere, badakit zuetako askoei noizbait antzeko zerbait gertatu zaizuela, eta horregatik ulertuko didazuela. Hori bai, gaur ez nengoen idazteko prest, beraz ez hartu kontuan gaurko akatsak, seguru asko oso gaizki kontatu dizuet gertatutakoa eta berriz ere ideiak korapilatu zaizkit.

Hurrengora arte, eta espero dut hurrengo horretan aldarte hobean egotea. Ni, mementuz, sofara noa atseden hartzera.

P.D.: Ahaztu zait gauza bat esatea. Dena gehiago izorratzeko ezetz asmatu zer gertatu zaidan. Bada, ez dakit zer egin dudan baina idazten ari nintzenean bat-batean worda gorrian idazten hasi da, eta gainera zerbait ezabatu nahi nuenean hori egin beharrean wordek hitza tatxatu egiten zidan. Ez dakit nola, baina hori kentzea lortu dut, halere, nahiz eta ondo idatzita gorde, berriro irekitzean berriz agertu zait testua gorrian eta tatxatuta lehen bezala…lagundu!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: