eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/03/29

AMODIAREN GAZI-GOZOAK – Aitor Arana (Ekin-Ibaizabal)

Liburu hau maite egiten dut. Hori da esan dezakedan gauza bakarra. Oso erraz irakuntzen da, izan ere 1.B mailarako, hau da 4, 5 eta 6 urratsako ikasleentzak zuzenduta dago. Gainera arin irakurtzen da, ez erraza delako, baizik eta orrialdez orrialde harrapatzen zaituelako istorioak.

Amodioaren gazi-gozoakLiburuan agertzen den laburpena: XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan. Gora-behera handiko bizimodua izan zuen Mirenek baserrian beti zerbitzari, beti lanean. Maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutu zituen, urte luzeetan gartzela izandako baserria paradisu bihurtu zitzaionean.

Nire laburpena edo iritzia: Hasteko, esango dizuet niri asko kostatzen zaidala irakurtzea, baina liburu hau 3 egunetan irakurri nuen, izan ere, lehenengo mementutik harrapatu ninduen.

Liburuan agertzen den laburpenean istorio naguzia besterik ez du aipatzen. Nik, berriz, hasiera kontatuko dizuet ea lortzen dudan, egileak egiten duen bezala, zuek harrapatzen.

Hasierako protagonista neskatila bat da, Jone izenekoa. Behin, gurasoek esaten diote baserri bat erosi dutela oporrak han igarotzeko. Neskak, oraindik oso gaztea, ondo hartzen du ideia. Baina, urteak pasa ahala ez zaio hain ondo iruditzen. Izan ere, baserria lekutan dago, eta ez dauka norekin jolasterik.

Egoera ikusita, gurasoek esaten diote hurrengo abuztua azkena izango dela baserrian, eta ondorengoetan bere hiriko lagunekin jolastera joan ahal izango dela. Horrela, azkenengo abuztua heltzen da.

Jone, baserri bakarti horretaz azpertuta , ganbarara igotzen da, eta eguneroko zahar bat aurkitzen du hautsez beteta. Hautsa kentzen dio, eta irakurtzen hasten da.

Ez dizuet ezer gehiagorik kontatuko, bakarrik esango dizuet egunerokoa han bizi izan zen neska batena dela, eta  Jonek hor irakurriko duenarekin negar egingo duzuela, baina barre batzuk ere bota egingo dituzuela.

Amodioaren Gazi-Gozoak extean eduki nahi baduzu: Metropolis Libros

 


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: