eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/04/03

JAIETAN ATZEAN EZ GERATZEKO ABESTIAK-Zertan datza?

ZERTAN DATZA ATAL HONEK?

Tituluan esan dudanez, erabaki dut atal berri hau sortzea jendea jaietan atzean ez geratzeko. Orain argituko dizuet zeri buruz hitz egiten ari naizen.

Nik euskal kantarik ezagunenak badakizkit, baina oso ezagunak ez direnak ez hainbeste. Gainera, nahiz eta kantak jakin, letra osoa ez zait geratzen, bakarrik estribilloa.  Ondorioz, zenbait egoeratan ahoa mugitzearekin konformatu behar naiz hanka ez sartzeko, sagardotegietan, herriko jaietan, ibilaldietan, besteak beste.

Egoera desatsegin hori saihesteko abestirik ospetsuenen txuletak igoko ditut atal honetan, horrela zuek harro kantatu ahal izateko. Horretaz gain, abestien inguruko datuak edota kanta horiek iradokitzen didatena kontatuko dizuet.

Esan beharra dago abestien bilduma IKA Gasteiz euskaltegitik jaso dudala. Igoko ditudan kantak euskaltegiak antolatu zuen “Gastaina jana”  jaian lortu nituen.


Responses

  1. Lagun batek esan dit abestiak entzuteko gadget bat jarri beharko nukeela. Nik, gauza bera pentsatu nuen, baina badakizue, copyright-ak direla eta, ez naiz ausartu. Lastima!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: