eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/04/27

ATZEKOZ AURRERA – Xabier Monasterio (Sirimiri bilduma)

atzekoz-aurreraEuskaltegiko 5. urratsean geundela irakasleak proposatu zigun gaurko liburua irakurtzeko . Nik ez nuen proposamena oso ondo hartu, zeren eta irakasleak liburuaren azala erakutsi zigunean liburua astuna izango zela uste bainuen,  hor agertzen zen irudia oso itsusia eta serioa iruditzen zitzaidalako. 

Ni ez naiz asko irakurtzen duen horietakoa, baina ez da gustatzen ez zaidalako, baizik eta denbora askorik ez daukadalako. Niretzat irakurtzeak erritual bat eskatzen du: gauean izan behar da, etxean ez da inor egon behar lasai egoteko, eta nekatuta ez egoteaz gain, presarik ez dut eduki behar liburuaz gozatzeko. Beraz, oso gutxitan daukat errituala egiteko aukera, gehienetan bakarrik ez bainago, auzokideen zaratek etxeko lasaitasuna apurtzen didatelako, eta horretaz gain, nahiz eta irakurri nahi nekatuegi oheratzen naizenez, ez naizelako kapaz ezta lerro bat irakurtzeko ere.

Esandakoaz gainera, aitortu behar dut nahiko arraroa naizela liburuak aukeratzean. Irakurzalea ez naizenez, ez dut idazle berezirik gustuko (ez ditut ezagutzen), horregatik liburu bat erosi behar dudanean, azalari erreparatzen diot. Hau da, azala gustatzen bazait erosten dut, eta gogoko ez badut, berriz, ez dut erosten.

Hori guztia dela eta, irakasleak “Atzekoz aurrera” liburua irakurtzeko esan zigunean, erosi egin nuen, baina ez nengoen batere ados aukeraketarekin. Halere, liburuari lehenengo aukera eman nionean iritsiz aldatu nuen, beti gertatzen zaidan bezala.

Liburuan agertzen den laburpena edo hitzaurrea: Liburu beratik hartutako paragrafo bat erabili dute liburu honen laburpena egiteko…”Zaila, oso zaila gertatzen zait zahartzaroaz hitz egitea. Arrazoi askorengatik zaila. Lehenik eta behin, zaila da mugatzen. Ez dakizu noiz hasten den, ezta noiz bukatuko den ere. Luzea nahiz laburra izan daiteke; hilabete nahiz hogeita hamar urte iraun dezake. Nik zahartzaroa gerrarekin konparatzen dut. Konturatu baino lehenago azpian harrapatzen zaitu, mixeria gorrian uzten zaitu. Eta bukatu arte itxarotea beste erremediorik ez duzu. Alabaina, gerratik irabazle nahiz galtzaile atera zaitezke; zahartzarotik, aldiz, beti galtzaile.”

Nire laburpena edo iritzia: Oso liburu bitxia da hau. Bere berezitasuna euskara ikasteko propio zuzenduta egotean datza. Hasteko, liburuan bertan jartzen du 6. urratsean dauden ikasleentzat prestatuta dagoela. Are gehiago, atal bakoitzeko azken orrian ariketak proposatzen dizkigute irakurketaren lanketa egiteko: ipuinari buruzko galderak eta gramatika lantzeko ariketak, besteak beste. Horretaz gain, liburuaren azken orrietan hiztegi txiki bat aurkituko dugu, irakurri ahala ezagutzen ez ditugun hitzen esanahia bilatzeko. Hori dela eta, euskararen aldetik liburu oso bat topatuko dugu, irakurmenaz gain, gramatika eta ulermena ere landuko baititugu.

“Atzekoz aurrera”-ren beste berezitasun bat da bere egitura. Izenburuak adierazten digun bezala, atzekoz aurrera idatzita dago; Hau da, pertsonaiaren biografia irakurriko dugu zahartzarotik hasita haurtzaroraino. Horri esker istorioa betiko eran baino erakargarriagoa egingo zaigu, zeren eta lehenengo atalan irakurriko ditugun gauzak hanka motz geratuko baitzaizkigu. Edo beste era batean esanda, beste pertsonaia batzuen komentarioak eta istorioak irakurriko ditugu, baina horiek nortzuk diren, eta liburuan noiz agertu diren oraindik jakin gabe. Hori baita, hain zuzen ere, kontakizunak atzekoz aurrera entzuteak dakarren arazoa: noraezean egotea.

 

Atzekoz aurrera eduki nahi baduzu: Metropolis libros


Responses

  1. Hasieran oso gogorra irudiditzen zitzaidan alderantziz idatzita zegoelako baina pixkanaka-pixkanaka dastatu nuen bere zaporea eta bukatu aurretik liburu xarman bihurtu zen

  2. Kaixo Elena, hemen gaude Fernando eta Jon bloga egiten saiatzen.
    Guk ere irakurri genuen liburu hau zuk bezala oso astuna izango zela pentsatu genuen hasieran baina aurrera joatean gero eta gehiago gustatzen zitzaigun.

  3. Kaixo Elena:
    Euskara ikaslea naiz.Gabriel Arestin nago ikasten, 9.mailan.
    Idatzi duzunari buruzko liburua,nik ere, 6. mailan irakurri nuen, eta nire gustokoa izan zen, baina egia da, hasieran aspergarria zela iruditztu zitzaidan, eta azala ere ez., baina gero arrapatu nue.
    Goiari eutsi!

  4. Kaixo guztioi!

    Dirudienez, ez nago bakarrik munduan. Ikusi dudanez, gehienok berdin pentsatzen dugu liburu honi buruz.

    Beraz, bi gauza esan behar dut:
    -Lehenengoa: esango nioke argitaletxeari hurrengo ediziorako azala aldatzeko erakargarriagoa egiteko.
    -Bigarrenik, ez fidatzeko, nahiz eta hasieran pixka zaila edo motela izan, gero entretenigarria egiten baita.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: