eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/05/11

Krisialdia euskaltegira heltzen denean

Krisiari buruz asko hitz egin dugu azken bi urteontan. Kaletik, telebistatik, irratitik…txoko guztietatik jaso dugu gaur egun daukagun ekonomiarekiko ikuspuntu ezkor hori

Nik, egia esan, ez dut aldaketa handirik nabaritu nire poltsikoan, beti bezala bainabil, hau da, hipoteka ordaindu ezinik. Hala ere, egia da lanean gero eta lehiakor garela.

Azken bolada honetan jendea ez da ausartzen lehioak aldatzera, erremediorik ez daukatelako aldatu behar duten komuneko leiho hori besterik ez dute aldatzen. Beraz, negar egin beharrean, gu lehen baino gehiago borrokatzen ari gara bezeroak erakartzeko. Horretarako aurrekontu bat ematen dugun bakoitzean, horrekin batera sartzen dugu gutun azalean komuneko mamparak aldatzeko eskaintzak; horrez gain, ikastetxetara gutunak bidaltzen ditugu oporretan leihoak aldatzeko, ikasleak ez daudenean. Laburbilduz, ez zaigu inporta abuztuan lan egitea horri esker lan egiten badugu.

Aldiz, beste enpresa batzuk gu baino lehiakorrak gara eta gu baino ausartagoak dira. Hau da, jatetxe batera joaten badira hor uzten dute haien publizitatea arazorik gabe, ileapaindegira joaten badira, hor ere gauza bera egiten dute. Horrela, jakin dezakezu langile batek zer ibilbide egin duen bakarrik lekuetan utzi duen publizitatea jarraituz. Ni, berriz, oso lotsatia izan naiz beti gauza horiek egiteko.

Hala eta guztiz ere, aurreko egunean jakin nuen ekonomiaren egoera larri samar zegoela inoiz egin ez dudan gauza bat egin nuenean: euskaltegian publizitatea utzi nuen.

Osteguna zen, eguerdiko hamabiak aldera euskaltegiko bulegoan sartu nintzenean. Lotsati, gauza txar bat egiteko zorian egongo banintz bezala bulegariari hamaika aldiz etseatu nuen galdera bota nion: – Barakatu, baina lanean publizitatea egin dugu, eguteagiak dira eta erderaz eta euskaraz daude… Kanpoko mahaian utz ditzaket?, badakizu…, krisian gaudenez…-. Bulegariak: – Bai, noski, ez dago arazorik-. Ni, oraindik izerditan lotsagatik, klasera itzuli nintzen. Halere, begiratu nolakoa naizen, zeren eta klaseak bukatu baziren ere, ez nintzen ausartu egutegiak mahaian uztera.

Hurrengo egunean, ostiralean, erabaki nuen behingoz egin behar nuela. Beraz, euskaltegira heldu nintzenean oraindik inor ez zegoenez, pentsatu nuen hori zela mementurik aproposena. Eta sagutxu bat izango banintz bezala, korrika eta isilka hurbildu nintzen mahaira nire eginkisuna burutzera. Egin nuen, eta orduan lasaiago sartu nintzen klasera euskalduntze prozesuarekin jarraitzeko.  

Beraz, ikusi duzuenez krisiak erronka berriak ekarri dizkigu autonomooi. Inoiz egingo ez genukeen gauzak egin behar ditugu-eta.

Orain, egun batzuk pasata, galdetzen diot neure buruari: – Baina, Elena, zuk uste duzu berrogehita hamar egutegi mahaian utziz krisialdia eten egingo duzula?. Ez dut uste, baina behintzat lehen baina ausartuagoa naiz. Horren adibidea da gaur aukera aprobetxatuko dudala hemen ere laneko publizitatea egiteko; Zer demontre!.

Azken gauza bat: mementuz ez daukagu webgunerik, baina oso atseginak gara.

egutegia-aurrean egutegia-atzean


Responses

  1. Seguru aluminiozko zerbait behar badugu Gasteizko enpresa txiki bat etorriko zaigula burura blog hau irakurtzen dugunoi.
    Animoa!

  2. Kontatu dudanez, asko koztatu zitzaidan ausartzea egutegiak euskaltegian uztera, eta hara non, gaur goizean ikusi dudan norbaitek egutegiak kendu dituela mahaiatik!. Marka da, gero!

  3. Mila esker leihoak aldatzeko Gobernuaren dirulaguntzak erabili dituzuenoi, lana eman diguzue-eta.

    Halere, nire galdera da: Gobernuak dirulaguntzak atera baditu kontsumoa eta enplegua sustatzeko, orain laguntza horiek bukatu direla, zer egin behar dut langileekin?, kaleratu? eta horri deitzen diote enplegua sustatzea?


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: