eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/05/24

Ganbarako altxorrak

Beti pentsatu dut etxe baten ganbara munduko lekurik interesgarriena izan daitekeela

Nire ganbarara oso gutxitan igotzen naiz, ez dit-eta grazia handirik egiten hara igotzea igogailurik gabeko 4. solairu batean kokatuta dagoelako. Gainera, hor goian ez daukat gauza askorik,  hori betetzeko denborarik ez baitut izan. Izan ere, orain dela 5 urte erosi nuen etxea, beraz, mementuz lekua daukat 5 urte horietan izan ditudan oroitzapenak etxe barruan gordetzeko.

Egia esan, ganbarara bitan besterik ez naiz igo. Lehengoa izan zen agentziakoak pisua erakutsi zidanean: Aita eta biok joan ginen elkarrekin etxea ikustera agentziako tipoarekin. Etxebizitza ikusita 4. solairura igo ginen ganbara ikustera. Tipoak atea ireki zuenean nik trastez betetako gelatxo bat ikusi nuen, aitak, aldiz, gauza erabilgarriak. Agentziakoak esan zigun nahi izanez gero gauza horiekin gera gintezkeela, bestela EMAUSekoei deituko ziekeela dena hortik ateratzeko. Aita eta alabaren arteko ikuspuntu desberdin hartan nik ez nuen erabakitzeko aukerarik izan, zeren eta konturatu baino lehen aitak jadanik esan zion traste horiekin geratuko ginela. Aita gorroto egin nuen. Halere, esan beharra dago, bi urte ondoren berari esker igo nintzela bigarren aldiz ganbarara: EMAUSekoei atea irekitzera aitak uztitako traste guztiak eraman zitzaten

Gurasoen ganbarara, aldiz, maiz igotzen naiz iraganako sentimenduz beteriko leku horrek benetan unkitzen nauelako. Haiek gauza asko dauzkate hor goian, gehiegi, esango nuke, den-dena gordetzen baitute. Aitortu behar dut askotan ez dudala ulertzen zergatik egiten zaigun hain zaila gauzak botatzea. Batzuentzat trasteak botatzea bizitzaren une onak ezabatuko bagenitu bezala ikusten dute, eta, antza, horrela pentsatzen zuten nire gurasoek edozein motatako gauzak gordetzen hasi zirenean. Horrela izanda, orain, ganbarara sartzen naizen bakoitzean nire haurtzarora itzultzeaz gain, gurasoen gaztaroa ezagutzeko aukera daukat: haien garaiko hautsez beteriko arropa iluna, nire txikitako jolasak, “vinilo” zaharrak, eta armiarmaren bat, besteak beste.

Dirudienez, ganbaran gauzak gordetzeko joera uste baino zabalduago dago. Horren adibidea da “anonimo” batek  utzi zidan liburu bat, ganbaratik jeitsi berria. Berak ez zidan ezer esan behar izan nik asmatzeko nondik atera zuen. Liburuaren orriak ikustean asma genezakeen zaharra zela, eta horrek zeukan kiratsak agerian uzten zuen liburuaren jatorria. Gainera, liburuak berak esaten zigun aspaldi idatzita zegoela. Izan ere, ireki nuenean euskara ulergaitza topatu nuen, aintzinako euskara nire mailarako, edo “Veleia”ko euskara nahi baduzue, hau da, altxor bat.

Hona hemen ganbarako altxorra:

ganbarako altxorra 

Esan behar dizuet liburu hori nire eskuetara heldu zela klasean kama-sutra aipatu genuelako. Gure anonimoak esan zidanean euskaraz zeukala, jakin-mina izan nuen bi arrazoirengatik: Lehenengoz, munduko jende guztiak ez bezala nik inoiz ez nuelako irakurri. Eta, bigarrenik, ezin nuelako sinetsi euskaraz idatzita egotea. Beraz, ganbaratik ekarri zidanean, irrikan hasi nintzen gainbegiratzen. Ez nuen espero irakurri nuena. Nik uste nuen kama-sutrak irudi erotikoak besterik ez zeukala, eta liburua irekitzean harritu ninduen hainbeste testu ikusteak. Esan behar dizuet oraindik ez dudala osorik irakurri, baina ikusi ditudan pasarteak aho bete hortz utzi naute. Zuek ulertzeko pasarte bat idatziko dizuet:

Titulua: I. EZTAIEZ ETA EZKONTZAZ

…”Ez da emazte hartuko ezkontza eskera joandakoan lo dagoen, nigarrez ari den, edo etxetik atera den edo besteri hitza emana dagoen neskutsa bat.

Era berean emakume hauek ez dira hartuko kontuan:

Ezkuruan gorde dena.

Izen entzuntxarrekoa duena.

Sudur zapala duena.

Sudurretako leihoak handiak dituena.

Gizonezko itxurak dituena.

Okertuta ibiltzen dena.

Iztar okerrak dituena.

Kopeta irtena duena.

Burusoila dena.

Garbitasuna maite ez duena.

Besteren bizikide izan dena.

Gulma sufritzen duena.

Zerbaitegatik itxuragabetua dagoena.

Pubertate osora iritsi dena.

Adiskidea dena.

Ahizpa ttikien dena.

Varshkari bat dena.

Ezta hogeitazazpi izarretako beten, zuhaitz baten edo ibai baten izena daramana ere, berdin bere izena l edo r-z bukatzen den neskutsa ere, zeren hauetako inork ezer asko balio duenik ez da uste.

…”

Bitxia, ezta?. Ezin dizuet esan non erosi euskarazko kama-sutra. Niri utzi zidaten alea Elkar argitaletxearena da, baina ez dakit gaur egun argitaratuko duen. Bestela, galdetu lagunei, ziur asko norbaitek edukiko du ganbaran.

Azken gauza bat. Oraindik galdetzen diot neure buruari zergatik nire anonimoak ez du nahi bere izena esatea. Ni, liburua ganbaratik atera duela kontuan hartuta, jadanik erabiltzen ez duelakoan nago. Badakizue, lehen esan dudanez, ganbaran oroitzapenak eta iraganako gauzak gordetzen ditugu. Beraz, kamasutra bere iraganako oritzapen bat izango ote da?.


Responses

  1. Oso polita mezua, Elena. Aspaldiko kontua da, baina badakizu Kamasutra nork eta zergatik euskaratu zuen?
    Hemen daukazu
    istorioa. Suposatzen dut
    itzultzailearen izena entzun duzula
    egunotan.

  2. Benito: Mila esker informazioagatik.

    Dena den, harrituta utzi nauzu. Beraz, inozenteen egunagatik izan ez balitz, ez genukeen altxor hori ezagutuko!

    Ba al dakizu oraindik argitaratzen duten eta nork?

  3. Liburuak 22 urte ditu, Elkarrek atera zuen orduan baina orain deskatalogatuta daukatela ematen du. Dena dela, Etxezarreta famosoa egin denez, igoal laster dugu edizio berria. Batek daki.😉
    Bestela, agian liburu zaharren azoka edo dendetan egongo da.

  4. Deskatalogatuta badago, esango diot anonimoari ganbarako lekurik ezkutuenean gordetzeko.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: