eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/05/26

Jakin berri dut laster izango dugula euskaltzainei itaunketa egiteko aukera

Bai, hala da.

Ika euskaltegiak hitzordua dauka Sagrario Aleman euskaltzainarekin maiatzaren 27an Zaldiaran euskaltegian.

Dirudienez, Sagrario irakaslea eta zuzendaria da Iruñeko Arturo Campion euskaltegian, eta 2007an sartu zen euskaltzaindian. Ikako irakasle izanda, aukera eman digu euskaltegiko talde batzuei datorren asteazkenean berarekin solasaldi bat edukitzeko. Hizordua 12etan izango da, eta irrikan nago.

Antza, euskaltzaindia zer den kontatuko digu, eta horretaz gain, galderak egiteko aukera izango dugu.

Arazoa da nire irakasleak badakiela zer iritsi daukadan euskaltzaindiari buruz. Nahiz eta berak jakin txantxetan nagoela, San Benitoarekin gertau naiz. Ondorioz,  pasa den ostiralean “totxo” bat eman zidan etxean irakurtzeko. Eta nik uste dut mendekua izan dela, zeren eta irakurketa Sagrario euskaltzain izendatu zuteneko diskurtsoa baita, hau da, ulergaitza eta luze-luzea.

Horrez gain, irakasleak esan dit aprobetxatzeko Sagrarioari galderak egiteko, eta ni, txakur zankaria gutxitan hozkaria. Beraz, badaezpada, ni isil-isilik eta zintzo egongo naiz. Gainera, kontuan hartu, ekainaren 6an egin behar dudala EGAko ahozkoa, eta, nork daki, egoera horretan egonda, hobe ezer ez esatea. Badakizue, Bilbokoek kontrakoa esaten duten arren, Euskal Herria oso txikia da…eta…Todos conocen a elkar…(Barkatu, Sagrario)


Responses

  1. Egia da, Bilbon ez du inork elkar ezagutzen😄.

  2. aupa elena, iaz leitzan ibili ginen eta argazki hau egin genuen:
    sagrario leitzako arkupetan
    ea animatzen zaren galdetzera inor ausartzen ez den hori…


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: