eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/05/29

Ikusi mendizaleak

Gaur aurkeztuko dizuet abestia oso aproposa da mendirako: Ikusi mendizaleak.

Nahiz eta oso ezaguna izan, ez dakit norena den. Badakit euskal musika talde askok abesten duela; Oskorrik, besteak beste. Halere, letra nork asmatu zuen sekretu bat omen da.

Abesti hau entzuten dudan bakoitzean gogoratzen ditut eskolarekin Gorbeira joaten nintzeneko garaiak. Zer ondo pasatzen genuen!. Ibilaldia egitean abesti horrek gure pausoen erritmoa markatzen zuen, eta, horrela, oraindik arnasarekin tontorrera heltzen ginen arazorik gabe. Hori dela eta gaurko kanta gomendatzen dizuet mendian abesteko, gogorrak diren mendi horiek konkistatzeko, eta behin goian, abestiak esaten duen moduan, gure paisai ederrak  miresteko. Beraz, badakizue, gaur, osteguna izanda, oraindik daukazue denbora abestia ikasteko igandean lagunekin abesteko.

Ikusi mendizaleak

Melodia nolakoa den jakiteko, hemen duzue you tuben aurkitu dudan karaoke moduko bat, horrela entrenatuko duzue.

 


Responses

  1. Oso gustokoa dut abesti hau betidanik, mendiak igotzen nituenean eskolako taldearekin…
    Dena gogoratzen dut zeure pentsamenduak nireak balira bezala.
    Eskerrik asko.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: