eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/06/09

Euskal literatura: nire hazitxoa

Tamalez, gaur egun euskaraz irakurri nahi dugunean, ez daukagu aukera handirik. Izan ere, literatura gutxi dago euskaraz idatzita, eta, esan beharra dago jende berria idazten hasi bada ere, eta itzulpenak egiten hasi diren arren, beti idazle berak direla; oso onak, baina idazle berak azken finean.

Era berean, liburu  bati buruzko informazioa interneten bilatzen dugunean, ez dugu asko aurkitzen, eta, niri, behintzat, eleberri bat erosi baino lehen gustatzen zait sarean begiratzea jendeak zer pentsatzen duen liburu horren gainean.

Hori guztia dela eta, nik uste dut daukagun euskal literatura babestu eta sustatu beharra dagoela, eta horretarako gure inguruan dauden aukera guztiak aprobetxatu behar ditugula.

Internetari berriro helduz, esango dizuet nik neure bidea aurkitu dudala irakurtzen dudana partekatzeko, eta horrela gure literatura bultzatzeko. Ni  colaBLOGadore bihurtu naiz.

Orain dela gutxi jakin nuen Metropolis Libros liburudendak abian jarri berri zuela proiektu bat literatura bultzatzeko kolaboratzaile gisa. Nik, aspaldi ezagutzen nuenez dendaren arduraduna, esan nion parte hartu nahi nuela euskarazko liburuak komentatzeko.

Izan ere, nire lagunak irakurtzen dituen liburuak Metropolis Libros-en blogean komentatzen ditu, baina, euskara ez dakienez, euskaraz idatzita daudenak ez dira agertzen, eta horrek amorru handia ematen dio. Beraz, proiektuan parte hartu nahi nuela esan nionean poz-pozik hartu zuen proposamena .

Horrela, orain blog honetan liburu bati buruz hitz egiten dudan bakoitzean Metropolis Libros-en ere agertzen da komentarioa  bisitari euskaldunek neure iritzia irakur dezaten.

Ergelkeria bat dirudien arren, ni oso harro nago nire hazitxoa jartzen ari naizelako liburuak euskaraz irakurtzera bultzeko. Anima zaitezte!, eta parte hartu horrelako proiektuetan. Behar ditugu eta!


Responses

  1. Hori da animoa, hori! Ondo legoke zure moduko irakurzale gehiago interneten euskarazko liburuak komentatzen eta gomendatzen hastea.
    Bide batez, literaturazalea bazara, uste dut gustatuko zaizula Zarauzko Garoa liburudendaren txoko hau: http://www.egaroa.com/eu/

  2. Begira!, ez nuen ezagutzen liburudenda hori. Oso interesgarria da haien webgunea.

  3. Leioako Liburutegiak 2008ko euskarazko liburuen gida atera du. kontsultatzeko helbide hau duzu:

    http://www.bibliotecaspublicas.es/leioa/publicaciones/publicacion6848.pdf


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: