eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/09/07

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA – John Boyne (Alberdania)

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa-John Boyne-Alber0001

Liburu honetan arazo batekin egiten dugu topo: film bat dagoela. Gehienok  zinemara joaten gara liburua irakurri baino lehen. Hala ere, nik, oraingo honetan, erabaki nuen ez nuela filma ikusiko liburua irakurrita eduki arte, eta horri esker, esan dezaket biek ez daukatela elkarrekin zer ikusirik, are gehiago, liburua filma baino politagoa dela.

Kritikak aparte utzita liburuarekin geratuko gara.

Ez dakit nola egongo den  idatzita gazteleraz, baina esan dezaket euskarazko itzulpena oso erraz irakurtzen dela, batez ere hiztegia ez delako zaila, eta gainera narrazioa oso arina delako.  Beraz, 1.B mailakoek gustura irakurriko duzue (4,5 eta 6.urratsa).

Liburuan agertzen den laburpena edo hitz aurrea: Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibidearen bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen.

Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu.

Nire laburpena edo iritzia: Ados nago hitz aurrean aipatutakoarekin, asko kontatuz gero, istorioak bere xarma galduko luke. Beraz, nik ere ez dizuet asko kontatuko.

Narrazioa Hitlerren aroan kokatzen da , eta Bruno izeneko mutiko bat daukagu protagonista. Hori da, hain zuzen ere, liburu honen berezitasuna. Izan ere, kontzentrazio-esparruei buruz milaka aldiz entzun duguna kontatzen digu egileak mutiko baten ikuspuntutik. Bitxia da nola horrela kontatuta guk uste baino are zentzugabekoagoa irudituko zaigun  garai  hartan bizi zen egoera latza.

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eduki nahi baduzu: Metropolis Libros


Responses

  1. Kaixo, lagunak:
    Ni, liburu hori irakurtzen ari naiz. Egia esan, Hitleren aroari buruzko liburu idatzita izanez, askoz hobeto ulertzen dut, nahiz eta maila baxua izan.
    Ondo izan

  2. Aupa, Violeta!

    Egia da, eskertzen da hain erraz idatzita egotea.
    Gozatu irakurketa!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: