eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/10

EGAko ahozkoa nolakoa den? 1.ATALA

Ikusi dut askok ailegatzen zaretela EL Euskaltegira “ahozko proba” hitza jarriz zuen bilatzailean, EGAko ahozkoa heltzear dago eta. Ikusi ere egin dut ahozko probei buruzko nire sarrera bakarra blog honetan  oso ezkorra dela, horregatik erabaki dut zuek lasaitzea.

Hasteko, esan behar da egun hartan idatzi nuena izan zela beste ikasle batzuen esperientzia, eta horrek ez du esan nahi guztiak berdinak izan behar direnik. Are gehiago esango dizuet, nirea izugarri polita izan zen.

Gogoratzen dut Samaniego ikastetxean zela ahozko proba. Ni, beti bezala, oso goiz heldu nintzen. Lekua arakatu nuen jakiteko nora joan behar nuen, eta hori behin eginda kanpora joan nintzen zigarrotxo bat erretzera.

Kanpoan nengoela EGAko antolatzaileen amekin gogoratzen hasi nintzen. Izan ere, tokatu zitzaidan ordutegia ez zen batere aproposa azterketa bat egiteko: arratsaldeko 4 eta erdiak. Jakingo baituzue ordutegi hori siesta egiteko beste ezertarako ez dagoela pentsatuta.

Zigarroa bukatuta barrura sartu nintzen. Sarreran zegoen jende guztia, gehienak oso gazteak eta ikastolakoak. 30 lagun edo egongo ginen, denok zutik itxaroten, esertzeko lekurik ez zegoelako. Hona ailegatuta, aprobetxatuko dut proposatzeko antolatzaileei eserleku batzuk jartzeko.

Esperientziarekin jarraituz, 10 minutu-edo pasata tipo bat sarrera atera zen, eta zerrenda bateko izenak irakurtzen hasi zen, eta gure izenak esan ahala bere ondora pasatzen ginen “Baloi erreta” jokoan egongo bagina bezala.

Behin barruan gelatxo batean sartu, eta eserarazi gintuzten. Eserlekuak binaka jarrita zeuden, eta esan ziguten gure ondoan zegoenarekin egien behar genuela proba. Nire ondokoak eta biok elkarri begiratu genion, eta ni hasi nintzaion hizketan. Zeren eta pentsatu bainuen neska horrekin egin behar banu azterketa, hobe zela aldez aurretik ezagutzea biok gusturago eta lasaiago egoteko. Nongoa zaren, urduri nago, nolakoa izango den… horiek izan ziren gure mintzagaiak

Oraindik hizketan ari ginela, gelaren arduraduna etorri zitzaigun eta egin beharrekoa oso ondo esplikatu zigun. Esan zigun mahaian geneukan orri plastifikatuta  zela laburtu behar genuen gaia. Buruz behera zegoen, eta buelta eman nionean, hura poza hura! ikusi nuenean tokatu zitzaidan gaia nik ezagutzen nuela. Consumer aldizkariko gizarte sareei buruzko erreportaje bat zen. Nik uste dut nire bikotekideak asmatu zuela nire poza. Izan ere, niri begira geratu zen eta galdetu zidan zein zen nirea. Berea ere oso erraza zen: nola babestu umeak eguzkitik hondartzan.

Arduradunak esan zigun 10 minutu geneukala laburpena prestatzeko, eta, egia esan, askoz gehiago egon ginen. Nik uste dut 30 minutuz egon ginela gutxi gora behera, beraz, nahikoa eta batzuentzat gehiegi.

JARRAITUKO DU…


Responses

  1. […] EGAko ahozkoa nolakoa den? 2. ATALA …LEHENENGO ATALATIK DATOR […]


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: