eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/13

EGAko ahozkoa nolakoa den? 2. ATALA

…1. ATALATIK DATOR

Hainbeste denboraz itxaroteagatik denok erdi etsita geundenean, arduraduna berriro sartu zen gelan, eta berarekin joateko esan zigun. Nik, hankak dardarka, nire zirriborroa hatu nuen, eta bikotekidearekin tipoaren atzetik joan nintzen.

Bikote bakoitzari  epaimahai baten zenbakia eman zigun. Nire lagun berria eta biok gurera abiatu ginen, eta oraindik itxita zegoenez atean geratu ginen haiek deitu arte. Azken minutu horiek oso luzeak egin zitzaizkidan eta, nola ez, betiko azken minutuko eragozpena sortu zen: txizagura. Bat-batean, korridorean geunden guztiok geneukan txiza egiteko gogoa, eta, arazo horren aurrean galdetu genion arduradunari ea oraindik denbora geneukan komunera joateko. Baietz esan zigun eta denok ziztu bizian sartu ginen komunean.

Hortik atera bezain laster, gure epaimahaiaren atea ireki zen….eta… bakarrik zeuden. Diot bakarrik zeudela zeren guk uste genuen beste bikote bat barruan zegoela, baina, dirudienez, haien notak hartzen egongo ziren.

Irribarrea ezpainetan haiek sartarazi gintuzten, eta bakoitzak gure aulkia hartu genuen. Gelaren antolamendu bitxia zen. Izan ere, mahai bat zegoen baian gu ez geunden horri begira, baizik eta elkarri begira, eta ondoa, beste aztertzailea. Hona hemen marrazki txar bat nola geunden ikusteko. (oso txarra da)

gelaren antolaketa

Beti bezala betiko galdera pertsonalak egin zizkiguten, beno, egin zizkigun, zeren bakarrik gure ondoan zegoen emakumeak hitz egiten baitzuen. Azken minutu txar horiek pasata, inportanteari heldu genion, hau da laburpena egiteko uneari.

Aztertzaileak galdetu zigun nork hasi nahi zuen, eta gu biok mutur geratu ginen. Beraz, emakumeak hartu behar izan zuen erabakia: nire bikotekidea hasiko zela. Esan beharra dago nahiko ondo egin zuela, oso ondo kokatu zuen gaia eta primeran laburtu zuen. Egia esan nik ez nion kasu handirik egin nahikoa neukalako nik baino hobeto hitz egiten zuela pentsatzearekin, eta, konturatu nintzenerako berak jadanik bukatuta zeukan laburpena. Orduan, aztertzaileak niri galdetu zidan ea zer pentsatzen nuen nire bikotekideak esandakoaz, eta nik beno, ondo zegoela baina nik ez nuela ikusten amek hori egiten haien seme-alabekin. (gogoratu gaia zela nola babestu behar ditugun umeak eguzkitik)

Nire iritzia emanda nire txanda zen. Nik uste dut ez nuela oso ondo egin. Izan ere, denbora gehiegi eman nuen gizarte sareei buruz hitz egiten benetako gaiari heldu beharrean. Eta oraindik gauzak gehiago esateko neukala aztertzaileak moztu egin zidan nahikoa zela esanez. Orduan, nire bikotekideari nire gaiari buruzko iritzia eskatu zioten nirekin egin zuten moduan.

JARRAITUKO DU…


Responses

  1. […] …2. ATALATIK DATOR […]


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Atalak

%d bloggers like this: