eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/10/18

Cazadora

Aurreko egunean, korreo elektronikoa arakatzen ari nintzela lagun baten mezuaren titulua irakurri nuen: RV:RV:como se dice en vascuence………?. Power point madarikatuen horietako bat izango zelakoan ez iriketzea pentsatu nuen. Izan ere, kokoteraino nago horrelako mezuak jasotzeaz. Baina, jakinminez, irekitzea erabaki nuen, eta ondorengo hau topatu nuen:

Cómo se dice en vascuence……… CAZADORA?

Cazadora

Bitxia, ezta?

Hemendik eskertu nahi diot Pull and Bear-ri ahalegina egin izana. Hala ere, ez duzue uste errezagoa dela herrikoei galdetzea hiztegian begiratzea baino?

Oharra: Mila esker, Nerea, mezua bidaltzeagatik.

Advertisements
eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/10/12

Ahozkoan: laguntasuna, mesedez!

Hasi baino lehen, esango dizuet irakurriko duzuen ondorengo sarrera idatzi nuela  EGAren ahozkoa egin baino egun batzuk lehenago.

Dakuzienez EGA agiria lortzeko prozedura oso luzea da. Izan ere, 3 azterketa dira, eta horien guztien artean itxaroteko tarte handi bat dago.

Une honetan, aurreko bi probak gainditu ditugunok eta pazientzia izan dugunok ahozko proban gaude.

Nik, gaur, txoko hau erabiliko dut aldarrikatzeko laguntasuna ikasleon artean ahozko probarako. Baina zergatik jakiteko, aldez aurretik puntu batzuk komentatuko ditut

Aztertzaileentzat:

  1. Kokoteraino gaude hainbeste azterketarekin. Ia 4 hilabete daramatzagu azterketak egiten. Nik aspaldi ez dut asteburu lasai bat izan azterketa gehienak larunbatetan direlako
  2. Kokoteraino egoteaz gain, nekatuta gaude urte osoa eman dugulako azterketak prestatzen: hamaika atariko, hamaika idazlan, eta hamaika eztabaida. Ideiak bukatu zaizkigu!
  3. Nire ahozko proba ekainaren 5ean izango da, arratsaldean, 16:30 hain zuzen ere, eta esan behar dut ez dela unerik aproposena azterketa bat egiteko. Izan ere, bazkaldu ondoren energia osoa tripara doa, beraz, ez gara oso finak ibiliko testu bat irakurtzeko, ezta eztabaida batean ezezagun batekin aritzeko ere . Are gehiago, 16:30 dira lo kuluxka egiteko eta ez azterketa bat egiteko.
  4. Asteburu honetan ahozkoa egin dutenek esan dizkidate testu batzuen gaiak: kromagnon gizona, medusak, arrantza…ez dakit zer uste duzuen, baina nire ustez horiek nahiko konplikatuak dira kontatzen. Eztabaidatzeko gaiak ere ez dira oso eztabaidagarriak izan, nire ustez: aitona-amonen bizitza eta robotika(?), besteka beste. Mesedez, aztertzaileok: zentzudunak izan eta zintzo jokatu gurekin, dagoeneko gehiegi sufritu dugu.
  5. Bukatzeko, esan behar dut betikoa: oso urduri gaudela, eta hori ere kontuan hartzeko.

Ikasleoi:

  1. Goikoa irrakurri baduzue, nik uste dut horretan guztion sentimenduak aipatu ditudala. Hori dela eta, ahozko probara sartzean gogoratu denok egoera berean gaudela, eta denok gainditu nahi dugula. Eta beti gogoratu sartzen diren biek gaindi dezaketela, ez dela beharrezkoa besteari putada bat egitea  biontzako gainditzeko lekua dago eta.
  2. 1. puntuan aipatu dudana kontuan hartuta, mesedez, zintzo jokatu zuekin sartzen denarekin. Izan ere, lagun batek esan dit eztabaida gaizki egin zuela besteak ez ziolako uzten hitz egiten eta berarekin oso bortitz jokatu zuelako. Ni pertsona hori izango banintz, oso lotsatuta egongo nintzateke, benetan!
  3. Beti ere, gogoratu elkarrizketa begirunez egiten badugu, askoz errazagoa izango dela biontzat.

Hori guztia esanda, lasaiago geratu naiz.

Azken hitzak laburpen moduan: LAGUNTASUNA, MESEDEZ!

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/09/23

Eguneraketa

Pentsatu dut ideia ona izango litzatekeela Nor naukazue atal hau noizean behin eguneratzea aldaketa handiak egon baitira hilabete hauetan.

Lehenik eta behin, iaz baino urte bat helduagoa naiz: 30, bai, 30 urte ditut, nahiz eta oraindik nerabe baten aurpegia eduki.

Bigarrenik, 10. urratsa ia ahaztuta daukat zoritzarrez. Izan ere, abiadura hartu nuen eta 12.urratsa gaindituta azterketa guztiak egin nituen. Eta orain, kideok, esan dezaket EGAduna naizela.

Hala eta guztiz ere, ez nago uste nuen bezain alai ez dakidalako zer egin euskaltegirik gabe. Arraroa dirudien arren, oso gustura nengoen ikasten: lagunak, irakasleak, giroa, afariak…, eta ematen du orain hutsune bat daukadala horien guztien gabe. Gainera, euskaltegian nengoenean denbora gutxiago ematen nuen lanean, eta hori ere nabaritu dut ordutegi arruntera bueltatzean eguna luzeegia egiten zaidalako.

Ikusten duzuenez oso triste nago. Zer edukiko duen euskaltegiak droga bat izango balitz bezala behar dudala?

Osakidetzako azterketa egin behar duzuenok badakit abuztutik daramazuela Osakidetzaren weborria bisitatzen ea ahozkoa egiteko eguna ezartzen duten.

Bada, heldu da eguna, eta behingoz argitaratu dute egutegia. Beraz, jakin dezazuen ahozkoa honako egun hauetan izango dela:

http://ope2008.osakidetza.net/Avisos/81_eus.pdf

Haien weborrian esaten duten bezala ordutegi eta egun zehatzak aurrerago argitaratuko dira

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/09/07

PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA – John Boyne (Alberdania)

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa-John Boyne-Alber0001

Liburu honetan arazo batekin egiten dugu topo: film bat dagoela. Gehienok  zinemara joaten gara liburua irakurri baino lehen. Hala ere, nik, oraingo honetan, erabaki nuen ez nuela filma ikusiko liburua irakurrita eduki arte, eta horri esker, esan dezaket biek ez daukatela elkarrekin zer ikusirik, are gehiago, liburua filma baino politagoa dela.

Kritikak aparte utzita liburuarekin geratuko gara.

Ez dakit nola egongo den  idatzita gazteleraz, baina esan dezaket euskarazko itzulpena oso erraz irakurtzen dela, batez ere hiztegia ez delako zaila, eta gainera narrazioa oso arina delako.  Beraz, 1.B mailakoek gustura irakurriko duzue (4,5 eta 6.urratsa).

Liburuan agertzen den laburpena edo hitz aurrea: Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibidearen bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen.

Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu.

Nire laburpena edo iritzia: Ados nago hitz aurrean aipatutakoarekin, asko kontatuz gero, istorioak bere xarma galduko luke. Beraz, nik ere ez dizuet asko kontatuko.

Narrazioa Hitlerren aroan kokatzen da , eta Bruno izeneko mutiko bat daukagu protagonista. Hori da, hain zuzen ere, liburu honen berezitasuna. Izan ere, kontzentrazio-esparruei buruz milaka aldiz entzun duguna kontatzen digu egileak mutiko baten ikuspuntutik. Bitxia da nola horrela kontatuta guk uste baino are zentzugabekoagoa irudituko zaigun  garai  hartan bizi zen egoera latza.

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eduki nahi baduzu: Metropolis Libros

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/09/03

Irekita

Gaur, dendatxo bat izango balitz bezala berriro irekitzen ditut nire pentsamenduetako ateak bi hilabetez itxita egon ondoren.

Badakit nire oporrak luzeegiak izan direla blog honetan, baina jakin behar duzue euskaltegiko ikasleon bizitza oso gogorra  izan zela benetako oporrak hartu baino hilabete batzuk lehenago.  Izan ere, mota guztietako azterketak batu ziren hil berean, eta jakina, guztietan izena eman behar nuen, badaezpada. Hori dela eta, etxean idazten egon ordez, EHUko gelategian, Unamuno ikastetxean, Oblatetan eta BECen eman nituen nire azken asteburuak azterketak egiten. Ea nola atera zitzaizkidan ?. Kontu hori beste egun baterako utziko dugu…

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/07/24

Itxita. Oporretan nago

Ikusi duzuenez, azken bolada honetan ez dut izan astirik ezer idazteko, eta azkenean txartela zintzilikatu behar izan dut. Bai, oporretara joango naiz, beraz,  irailera arte ez gara berriro elkarrekin egongo, joaten naizen lekuan ez baitaukat internetik.

Ondo pasa oporretan, eta laster arte!

itxita-oporretan nago

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/07/02

Astirik gabe

Denbora asko daramat idatzi gabe, badakit.

Pasa den ostiralean izan zen euskaltegiko azken eguna…. eta uste nuen orduan denbora gehiago izango nuela idazteko, baina oker nengoen. Lehen baino okerrago nabil!

Horregatik hau ohartxo bat besterik ez da izan,  zuek ikusteko ez nagoela oporretan.

Zin dagizuet asteburuan berriro egongo naizela zuekin, gauza asko kontatu behar dizuet eta!

eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/06/09

Euskal literatura: nire hazitxoa

Tamalez, gaur egun euskaraz irakurri nahi dugunean, ez daukagu aukera handirik. Izan ere, literatura gutxi dago euskaraz idatzita, eta, esan beharra dago jende berria idazten hasi bada ere, eta itzulpenak egiten hasi diren arren, beti idazle berak direla; oso onak, baina idazle berak azken finean.

Era berean, liburu  bati buruzko informazioa interneten bilatzen dugunean, ez dugu asko aurkitzen, eta, niri, behintzat, eleberri bat erosi baino lehen gustatzen zait sarean begiratzea jendeak zer pentsatzen duen liburu horren gainean.

Hori guztia dela eta, nik uste dut daukagun euskal literatura babestu eta sustatu beharra dagoela, eta horretarako gure inguruan dauden aukera guztiak aprobetxatu behar ditugula.

Internetari berriro helduz, esango dizuet nik neure bidea aurkitu dudala irakurtzen dudana partekatzeko, eta horrela gure literatura bultzatzeko. Ni  colaBLOGadore bihurtu naiz.

Orain dela gutxi jakin nuen Metropolis Libros liburudendak abian jarri berri zuela proiektu bat literatura bultzatzeko kolaboratzaile gisa. Nik, aspaldi ezagutzen nuenez dendaren arduraduna, esan nion parte hartu nahi nuela euskarazko liburuak komentatzeko.

Izan ere, nire lagunak irakurtzen dituen liburuak Metropolis Libros-en blogean komentatzen ditu, baina, euskara ez dakienez, euskaraz idatzita daudenak ez dira agertzen, eta horrek amorru handia ematen dio. Beraz, proiektuan parte hartu nahi nuela esan nionean poz-pozik hartu zuen proposamena .

Horrela, orain blog honetan liburu bati buruz hitz egiten dudan bakoitzean Metropolis Libros-en ere agertzen da komentarioa  bisitari euskaldunek neure iritzia irakur dezaten.

Ergelkeria bat dirudien arren, ni oso harro nago nire hazitxoa jartzen ari naizelako liburuak euskaraz irakurtzera bultzeko. Anima zaitezte!, eta parte hartu horrelako proiektuetan. Behar ditugu eta!

Euskara azterketa egiteko izena eman bazenu, jakin dezazun azterketa eguna uztailaren 4an ezarri dela, larunbatean.  BECen izango da, baina oraindik ez dakigu ordutegia.

Osakidetzak onartuen zerrenda argitaratu du, beraz, azterketara joan baino lehen baieztatu zure izena hor dagoela.

« Newer Posts - Older Posts »

Atalak