eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/09/23

Eguneraketa

Pentsatu dut ideia ona izango litzatekeela Nor naukazue atal hau noizean behin eguneratzea aldaketa handiak egon baitira hilabete hauetan.

Lehenik eta behin, iaz baino urte bat helduagoa naiz: 30, bai, 30 urte ditut, nahiz eta oraindik nerabe baten aurpegia eduki.

Bigarrenik, 10. urratsa ia ahaztuta daukat zoritzarrez. Izan ere, abiadura hartu nuen eta 12.urratsa gaindituta azterketa guztiak egin nituen. Eta orain, kideok, esan dezaket EGAduna naizela.

Hala eta guztiz ere, ez nago uste nuen bezain alai ez dakidalako zer egin euskaltegirik gabe. Arraroa dirudien arren, oso gustura nengoen ikasten: lagunak, irakasleak, giroa, afariak…, eta ematen du orain hutsune bat daukadala horien guztien gabe. Gainera, euskaltegian nengoenean denbora gutxiago ematen nuen lanean, eta hori ere nabaritu dut ordutegi arruntera bueltatzean eguna luzeegia egiten zaidalako.

Ikusten duzuenez oso triste nago. Zer edukiko duen euskaltegiak droga bat izango balitz bezala behar dudala?


Utzi iruzkina

Atalak