eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/05

Osakidetzako ahozko gaiak

Dakizuenez, aste honetan egiten ari  dira Osakidetzako ahozko probak, eta uste dut jadanik komentatu nizuela nik joan behar nuela aspaldi eman nuelako izena.

Gaurko sarrera zuzenduta dago Osakidetzako 2.H.E.ren ahozko proba egin behar duzuenentzat, hori baita, hain zuzen ere nik egin berri dudana.

Ikusi dut askok interneten bilatzen duzuela zeintzuk diren ahozko probetako gaiak, eta horretarako nago ni.

Esan dizudanez, nik gaur goizean egin dut ahozko proba, eta ondorengo gai hauek jarri dituzte:

– Mania ala perfekzioa?

– Umeen gizentasuna

Nik neuk maniarena aukeratu dut berria delako. Izan ere, gizentasunarena milaka aldiz egin dut eta nahiko aspertuta nago gaiarekin.

Gai horretan aipatu behar izan dugu zein den maniaren eta perfekzioaren arteko desberdintasuna, zergatik sortzen den, arazoak sortzen duen elkarbizitzarako, eta galdera bat bota dute: lagun bat beti berandu ailegatzen denean nork eman behar du amore? zuk edo lagunak?

Horrez gain, beti bezala, hasieran galdera batzuk egin dizkidate eta nire bizitza osoa kontatu diet: nongoa naizen, zer nahiago dudan Bilbo ala Gasteiz, zer ikasi dudan, non egiten dudan lan, zein den nire euskararekiko harremana…

Bukatu baino lehen esan behar dut oso gustura egon naizela, epaimahaikoak oso atseginak izan baitira. Beraz, lasai, eta gozatu!

Beno, espero dut nire informazioa erabilgarria izatea, eta bidez, nire eskematxoa jarriko dizuet zuek ikusteko nola egiten dudan ideiak emateko.


eskematxoa


Erantzunak

  1. Ahaztu zait esatea esan didatela ahozkoen emaitzak azaroaren 2. hamabostaldian kaleratu direla.


Utzi iruzkina

Atalak