Nor naukazue?

Elena dut izena, Gasteizkoa naiz, eta 29 urte ditut

Orain dela urte asko, 10 urte, euskara ikasten hasi nintzen nerabea nintzelako, bai, ondo irakurri duzue. UBIko bigarren maila AEBn egin nuen, beraz hona bueltatu nintzenean Hezkuntza Sailak euskara ikasteko “exento” egin ninduen. Orduan, badakizue nolakoak diren nerabeak, baietz esaten badiezu haiek ezetz, eta ezetz esaten badiezu haiek baietz. Horixe da, hain zuzen ere niri gertatu zitzaidana. Euskara ikastera behartuta ez nengoenez erabaki nuen izena ematea Gasteizko Ika euskaltegian eta trinko bat egitea. Horrela sartu nintzen euskaltegiaren munduan.

3. urratsan hasi nintzen, eta urte amaieran 8. urratsa bukatuta neukan. Primeran pasatu nuen euskaltegian, asko ikasi nuen, eta gainera betirako lagun batzuk egin nituen: Maite, Gemma, Gurutze, Jon, Carmen, etb, oraindik zuekin oroitzen naiz.

Baina hurrengo urtean Bilbora joan nintzen ikastera. Nahiz eta Bilbon ere izena eman euskaltegi batean, Gabriel Aresti euskaltegian, ez zen gauza bera. Izan ere, arreta gehiago jartzen nuen Unibertsitateko jaietan euskara ikastean baino. Hala, pixkanaka-pixkanaka klasera joateari utzi nion.

Urteak pasatu ziren eta Gasteizera itzuli nintzen nire aitarekin lan egiteko familiaren negozioan, aluminio tailer batean. Gaur egun horretan nabil, gustora, baina aurten euskara berriro ikasteko nahia zartu zait buruan. Horregatik pasa den otsailean izena eman nuen berriro Ika euskaltegian, eta horretan nago berriro. Beraz, 10. urratsan naukazue (beno, datorren astean izango dugu ebaluaketa eta kontatuko dizuet horren emaitza), eta berriro oso gustora nabil, ez nire nerabean bezala orain helduagoa naizelako, eta gainera euskara ikasteaz gain lan egin behar dudalako, baina oso gustora.

Oharra: Zoritxarrez egunak pasa ahala aldaketak izaten dira bizitzan. Hori dela eta,  atal hau eguneratzeko beharra ikusi dut. Beraz, hemendik aurrera hemen aurkituko dituzue

“Nor Naukazue”-n egindako eguneraketak:

2009ko irailaren 23ko eguneraketa:

Pentsatu dut ideia ona izango litzatekeela Nor naukazue atal hau noizean behin eguneratzea aldaketa handiak egon baitira hilabete hauetan.

Lehenik eta behin, iaz baino urte bat helduagoa naiz, 30, bai, 30 urte ditut, nahiz eta oraindik nerabe baten aurpegia eduki.

Bigarrenik, 10. urratsa ia ahaztuta daukat zoritzarrez. Izan ere, abiadura hartu nuen eta 12.urratsa gaindituta azterketa guztiak egin nituen. Eta orain, kideok, esan dezaket EGAduna naizela.

Hala eta guztiz ere, ez nago uste nuen bezain alai ez dakidalako zer egin euskaltegirik gabe. Arraroa dirudien arren, oso gustura nengoen ikasten: lagunak, irakasleak, giroa, afariak…, eta ematen du orain hutsune bat daukadala horien guztien gabe. Gainera, euskaltegian nengoenean denbora gutxiago ematen nuen lanean, eta hori ere nabaritu dut ordutegi arruntera bueltatzean eguna luzeegia egiten zaidalako.

Ikusten duzuenez oso triste nago. Zer edukiko duen euskaltegiak droga bat izango balitz bezala behar dudala?

Erantzunak

  1. Kaixo Elena,

    Gabriel Aresti euskaltegiko irakaslea naiz eta Blogari tailer bat antolatu dut bertoko ikasleentzat. Zure bloga gertutik jarraituko dugu. Asko gustatu zaigu eta. Animo eta aurrera!!!
    Iraia

  2. Kaixo Elena. Zelan zaude. Nire izena Luis da, eta Gabriel Aresti euskaltegian euskara ikasten ari naiz hamargarren kurtsoan. Hemen nago zure bloga ikusten eta harrituta geratu naiz zuk egindakoarekin.
    Merito handia izatearren, oso idea on bat iruditzen zait bloga horri sortzeagatik.
    Segi horrela, eta ondo segi euskara hobetzen. Agur.

  3. Kaixo. Gabriel Arestiko ikasleak gara, Ana eta Laura dugu izena. Blog tailerra egiteari ekin diogu eta zure bloga ezagutu dugu. Ideia bikaina iruditu zaigu, ea gauza bera egingo dugun hurrengo hilabetean. Zer Habeko azterketa egingo duzu bigarren eskakizuna lortzeko?…ba, gu bai saiatuko gara. Zorte on! agur

  4. Kaixo.
    Mikel naiz, BOGAn ikasten ari naiz, eta blogariburuzko tailerrean euskaltegian egiten ari naiz, eta zure blogarekin topo egin dut, egoera hau aprobetxatuko dut euskara ikasteko.

  5. Aupa neska!.Gabriel Aresti Euskaltegian ikasleak gara,Xabier eta Maritxu .8. eta 9. maila gaude.asko gustatzen aigu nzure bloga.Aupa!!!

  6. Kaixo Elena,
    Irakurri dugu zure bloga eta oso ideia hona iruditu zaigu. Gu orain Grabriel Arestin euskategian gaude, zu bezala hamagarren maila gaude eta blogari tallerrean izena eman dugu. Iluzio handiarekin gaude ikastaro honetan eta gaur hasiko gara gure bloga egiten. Ea gustatzen zaizun gurea.
    Harremanetan egongo gara.
    Gero arte
    maiderleg@hotmail.com

  7. Kaixo Elena! Ni, zu bezala, euskara ikasten ari naiz. 35 urte ditut. Gabriel Aresti Euskaltegian nago orain, 9. mailan. Aurten “Atzekoz Aurrera” liburua irakurri dugu klasean. Oso liburu interesgarria iruditu zitzaidan, benetan. Egia esan behar badut, hasieran liburu azala ikustean nahiko aspertuta iruditu zitzaidan baina gero lehenengo atalan konturatu nintzen interresgarria izango zela liburua. Asko gustatu zitzaidan. Liburuak eskaintzen dizkigun baliabideak oso erabilgarriak dira irakurketa erraza egiteko. Agur bero bat. SONIA

  8. Ongi etorri, Iraia!

    Oso ideia ona da blogari tailer bat egitea. Dena den, ez nau harritzen beti oso tailer politak egiten baitituzue.

    Zorte ona daukazue Gabriel Arestikoek. Badakizu, kafe Antzokian zaudetenez, horrek ematen dizue aukera gauza asko egiteko.

    Gogoratzen dut euskaltegi horretan egon nintzenean nik ere parte hartu nuela tailer askotan: dantza, serigrafia, tabernaria…hori bai, ez nuen ezta kafe on bat ere egitea lortu.

    Kontatu zelan atera zaizun tailerra. Irrikan nago-eta.

    Hurrengora arte!

  9. Kaixo Luis!

    Mila esker esan didazun guztiagatik.

    10.urratsean? Gutxi falta zaizu, txo. Animo, eta eutsi goiari.

  10. Ana eta laura: ongi etorri!

    Zuen irakaslea komentatu dit tailerrarena. Aizue, behin bukatuta, esan eta ipiniko dut hemen jendeak ikusteko.

    Euskaltegi ona Gabriel Aresti, ezta? Nik oso ondo pasatu nuen, beno, eta ikasi ere egin nuen.

    Bai: 2.mailako azterketa egingo dut bi aste barru. Espero dut erraza izatea. Ni beldurtzen nauen idazlana da. zeren eta jartzen badigute energia nuklearra edo horrelako zerbait…Espero dut ezetz.

    Zorte ona, neskak!

  11. Aupa, Mikel!

    Zure bisitak poztu nau.

    Ikasle fina ematen duzu… jarraitu ikasten, mutil.

    Eskerrik asko bisitagatik!

  12. Xabier, Maritxu:

    Aizue, ematen du norbaitek publizitatea egin didala zuen euskaltegian. Bat-batean Gabriel Arestian fan club bat daukadal dirudi.

    Mila esker guztioi, benetan, zuek bezalako jendeak animatzen nau blogari egurra ematera.

  13. Aupa Izaskun!
    aupa Maider!

    Irrikan naukazue guztiok tailer horrekin.

    Nik ez dut blogei buruzko tailerrik egin, beraz, ikasitakoa gero komentatu nire bloga hobetzeko.

    Mila esker bisitagatik.

    Laster arte!

  14. kaixo Sonia!

    Ematen du berdin pentsatzen dugula liburu horri buruz.

    Ariketa guztiak egin zenituzten? Guk ez genuen denborarik izan, beraz, gure kabuz egin genuen etxean.

    Segi aurrera!

  15. Kaixo, Elena.

    Urretxu-Zumarragako udal euskaltegiko ikasleak gara eta 4. urratsean gaude.

    Joan den astean zure blogaren berri izan genuen gelan HABE aldizkariari esker.

    Asko animatu gara zure emaitzak ikusita.

    Gu ere 10 urte barru horrela egotea espero dugu.

    Animo eta zorionak!

  16. Kaixo, Tere, Pedro eta Dolo:

    Egia esan, nik ez nuen emaitza hori espero, eta pozten nau norbaitek bloga irakurtzen duela ikusteak.

    Mila esker bisitagatik

    Aizue..Oso ondo idazten duzue 4. urratsean egoteko

  17. tranpa txiki bat egin genuen, irakasleak idatzi zuen atzo baina orain ez, “mutis por el forro” geratu da.agur

  18. Oraingo honetan irakasleak idatzi ez badu, zorionak, berriro ere oso ondo moldatzen zaretelako.

  19. Kaixo Elena,
    Hemen nago, etxean, ikasten…beno suposatzen da ikasten nagoela baina beitu zer egiten ari naizen!! Orain dela bi aste Iraleko lehen perfila egin nuen eta etzi aterako dira emaitzak…benetan esaten dizut ezin dudala gehiago ikasi, ez da posible, nire burua guztiz blokeatuta dago eta! Aurten Ulibarriko euskaltegian nago, eta irakaslea zoragarria da, izena Idoia dauka eta gustatuko litzaidake ‘eskerrik asko’ esatea. Azken finean ez da hain erreza irakasle on bat aurkitzea, ezta?

  20. Aupa, Jelen:

    Ez etsi, oso ondo ulertzen dut nola setitzen zaren, ez zaude bakarrik. Egia da beti gaudela azterketei begira, eta horrela ez dago ikasterik: HABE dela, IVAP dela, EGA dela, Osakidetza dela…gudan egongo bagina bezala erortzen zaigu gainean azterketa guztien zama, bonbardatu egiten gaituzte!.

    Esaten duzu ikasten egon beharrean, interneten zaudela, baina begiratu, behintzat euskararekin harremana daukan zerbaiten bila zenbiltzan ni aurkitzeko. Beraz, ikasten ari zara.

    Pozten nau zuk ikasle on bat aurkitu izanak, horrek animatuko zaitu-eta euskara ikastera. Eta…zure omenez…¡ ESKERRIK ASKO, IDOIA HAIN IRAKASLE ONA IZATEAGATIK!

  21. Kaixo. Elena:
    Violeta dut izena. Leongoa naiz eta 49 urte ditut. Duela 14 urte, hona etortzea erabaki genuen senarrak eta biok, batez ere, lanagatik.
    Autoz istripu bat dela eta, lan egiteari utzi nion eta berriro, ikasteari ekin nion. Urretxuko EPAn egin nituen oinarrizko ikasketak eta hantxe ikasi nituen euskaraz lehenengo hitzak , noski!. Senarrak animatu ninduen euskaltegira joatera eta horretan nago. Apurka, apurka noa ez baitaukat presarik. Niretzat, nahiz eta euskara zaila izan izugarri gustatzen zait; eta egunero zerbait berria ikasten ari naiz. Beraz, aurrera jarraitzekotan nago.
    Bada..batzuetan neure buruari esaten diot” Zuk zerbait nahi baduzu lor dezakezu”. Dagoeneko , Urretxuko Euskaltegian 7. urratsan nago eta oso gustura nire irakasleekin eta ikaskideekin .
    Ondo izan

  22. Kaixo, Violeta.

    Harrituta utzi nauzu. Oso gogorra izan behar da berriro hasieratik hastea. Beraz: ole!. Garrantsitsuena da zuk esan duzuna: gustura egotea eta pentsatzea zerbait benetan nahi baduzu lor dezakezula. Eta, gainera, senarraren hauspoa badaukazu…egina daukazu.
    Espero dut orain bezain baikor jarraitzea bukaera arte, oso gutxi falta zaizu-eta.
    Horretaz aparte, espero dut istripua dela eta, orain ondo egotea.
    Miila esker bisitagatik, eta eutsi goiari!. Hemen naukazu edozein gauzarako.

  23. Metropolis Libros blogak ematen dizu Limonada 50 saria ColaBLOGra proiektuan parte hartzeagatik. Saria prest daukazu gure blogean. Zorionak!

  24. kaiTxo Elena, Marta naiz Trapagarango Habe-ko euskaltegiko ikaslea naiz. Ega azterketa prestatzen ari naiz eta aurten bai behingoz aterako dudaladoan nago. Nire euskaltegiko klasean gutxi gara eta ni lana dela eta, hutsegite asko egiten ditut. Zahar egoitza batean hari naiz lan egiten, sukaldean,hain zuzen ere, baina hau ez da lan finkoa bakarrik hilean egunen batzutan lan egiten dut,ordezkaritzak egiten. Horretaz gain euskaltegira eta jozten ikastera joaten naiz. Mesede bat eskatu nahi nizuke, argitaratu diren euskerazko literaturan azken liburuen izenburuak eta idazleak zeinek izan diren jakin nahi nuke eta honako informazioa edukiz gero nik jakinaraztea eskertuko nizuke.Horrialde hau irakurtzen duen norbait informazio hau bidaltzea espero eta eskertuko nuke. Besterik gabe agur.

  25. Ai ene, Marta!, zer lanpetuta zabiltzan!. Merito handi bat da zu bezalako egoeran EGA mailan egotea, Zorionak.
    Begiratuko dut liburuen zerrendarena, baina eskatzen dituzu argitaratu diren azkenak; Zeintzuk nahi dituzu, 2009koak, adibidez?
    Beno, zorte ona azterketan zer larunbatean daukazu, ezta?
    Mila esker bisitagatik,
    Maitasunez,
    Elena

  26. kaixo JULEN trapagarango habe euskaltegiko irakaslea MARTA naiz zure ikasle ohia,dakizunez ez dut EGA azterketa aprobatu ezta HABE azterketa ere.Baina itxaropena ez da galduko eta irailan berriro ere aurkeztuko naiz azterketara horregaitik udan ahalik eta gehien ikasiko dut nire lan egitearekin batera eta espero dut noizbait agiria lortzea bai habekoa eta bai ega probarena. kurtso berriaren hasieran bisitatxo bat egingo dizuet.Beno irakasle ondo bizi eta AUPA JULEN!!! eta AUPA ERE BESTE IRAKASLE GUZTIAK!!!.

  27. Orain dela hamar urte euskera ikasten hasi nintzen. 2.he lortu arte urtero euskaltegira joaten nintzen, baina gero, lanagatik euskera utzi behar nuen, eta orain dela bi urte hasi nintzen berriro, nire asmoa 3 he lortzea ba, hala eta guztiz ere, es nintzela gai pentsatsen nuen. Pasaden astean lehengo aldiz atarikoa gainidtu nuen, alabaina, uste dut inoiz ez dudala lortuko, eta tuneleko irtera ez dut ikusten.
    Gustatzen zait zure bloga aurkitzea


Utzi iruzkina