eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/06

Gero eta euskaldun gehiagok “gai” izan nahi dute

Argi dago lesbianen eta gayen aldeko erakunde guztiak oso pozik egongo direla gero eta euskaldun gehiagok “gai” nahi izan dutelako.

Nire kasuan, euskaltegian hasi nintzen lehenengo egunetan (aspaldi), oraindik ez nuen ezagutzen “gai” izatearen esanahia, baina euskara ikasteari berriro ekin nion urtean “gai” izatea zer zen ikasten hasi nintzen.

Nire lehenengo esperientzia orain dela bi urte izan zen HABEko 1. mailako azterketan izena eman nuenean. Oso urduri nengoen nire lehenengo aldia zelako, eta uste nuen ez nuela jakingo nola egin behar nuen ezta zer egin behar nuen. Halere, gelatxo hartatik atera nintzenean pozik atera nintzen nire lehenengo harremana jadanik eginda neukalako. Egun batzuk pasa ondoren begiratu nuen HABEren web-orrian, eta konturatu nintzen 1.mailan “gaindituta” jarri beharrean  “gai” nintzela jarri zutela.  A zer poza egun hartakoa!. Oraindik gogoratzen dut nola sartu nintzen klasean esaten “soy gay, soy gay”

Nire lehenengo esperientzia hura oso inportantea izan zen, are gehiago, esango nuke nire bizitzaren esperientziarik onenetariko bat izan zela.

Gelatxo hartan bizi izandakoak bultzatu ninduen aurrera egitera. Orduan nire euskararekiko harremana hobera joan zen, jada ez neukan lotsarik, ez neukan beldurrik, eta gero eta “gai”-agoa izateko gogoa neukan. Horrela jarraitu nuen probak eta probak egiten, eta leku guztietako gelatxoetan sartzen: Gasteizko aularioan, Samaniego ikastetxean, UNEDen… nire “gela ilun” kuttunak izango balira bezala.

Azken proba aurten egin dut, 3. mailako proba. Eta jakin behar duzue maila hori gainditzeak GAI (letra larriz) izatea esan nahi duela. Eta, badakizue zein den emaitza? Ez nuela inoiz pentsatuko hain harro esango nuela GAI naizela.

Beraz, egoera horretan zaudetenei: Animo, ea GAI izatea lortzen duzuen!


Erantzunak

  1. Zorionak! Badkizu hemen zure GAItasuna ez dugula inoiz zalantzan jarri 😉

  2. Mila esker, baina oraindik GAiago izan naiteke. Izan ere, 4.maila daukat oraindik egiteke.


Utzi iruzkina

Atalak