eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/11/13

EGAko ahozkoa nolakoa den? 3. ATALA

OHARRA: ikusi dut batzuk gaur hasi zaretela EGAko ahozkoarekin, beraz, ez neukan horrela prestatuta, baina nire kronikaren 3. atala aurreratuko dut zuei laguntzeko. Mucha mierda!

…2. ATALATIK DATOR

Lehenengo parte hori eginda, eztabaidara pasatu ginen. Kartoi bana eman ziguten, eta prestakuntza gelan bezala, buruz behera zegoen. Emakumeak esan zigun minutu bat geneukala gaiari buruzko iritzia pentsatzeko, eta honetan ni hasiko nintzela. Buelta eman nion kartoizko orriari, eta tatuajerekin eta piercingekin irudi eta esaldi batzuk topatu nituen. Nire jarrera horien aldekoa izan behar zen, eta bikotekidearena, berriz, kontrakoa.

Minutu bat pasa ondoren hasteko esan zidan, eta mementoan bururatu zidan gauza bakarra esan nuen: “Beno, ba, nik uste dut tatuajeak eta piercingak oso ondo daudela pertsonen nortasuna adierazten dutelako…”. Dakizuenez, esaten dizutenean alde edo kontra zaudela, eztabaida osoan zehar rol hori mantendu behar duzu, eta horri da, hain zuzen ere, guk egin ez genuena. Bat-batean konturatu ginen biok gauza bera esaten ari ginela, eta gure rolak ahaztuta geneukala. Halere, egoera horren aurrean aztertzaileak nahiko ondo portatu ziren, are gehiago gure eztabaidan sartu ziren (orain arte hitz egin gabe egon zena ere sartu zen). Kontua da rolak galdu genituela emakumeak galdetu zionean nire bikotekideari ea kenduko lukeela bera piercinga (berak piercing bat zeukan sudurrean)  lan berri bat lortzeko.

Onartu behar dut une hartan, rolik gabe, oso gustura sentitu nintzela: laurok eztabaidatzen…baietz, ezetz, egoera zein den…taberna batean egongo bagina bezala.

Tabernako giroa alde batean utziz gelatik atera ginen. Biok komentatu genuen egoera, eta biok gauza bera esan genuen: berdin zela nola atera zen baina oso-oso gustura sentitu ginela. Alai eta erlaxatuago Samaniego ikastetxea utzi nuen, baita lagun berri bat ere.

Ez dut gogoratzen zure izena, baina hau irakurtzen baduzu, eskerrik asko hain bikotekide ona izateagatik!


Erantzunak

  1. […] JARRAITUKO DU… […]

  2. Aupa Elena! Eskerrik asko azterketa azaltzeagatik. Interneten bilatu nuen eta ez zegoen halako azalpenik. Nirea oso antzekoa izan zen, baina ni ez nintzen hain gustura sentitu. Nire bikoteikideak bizkaieraz egin zuen eta, printzipioz, oso ondo egin zuen. Beraz, harekin konparatuta, nire ahozkera apala izan zen.

    oharra: bikotekide Hona?? ona!

  3. Aupa, Iñaki!
    Ez kezkatu hainbeste. Kontuan izan aztertzaileek badakitela zuretzat zaila dela bizkaieraz hitz egiten duen pertsona batekin eztabaida bat egitea, beraz, hori ere kontuan hartuko dute.

    Mila esker “hona” horrengatik, a zer lapsusa!. Aldatuta dago. Ai ene!, nabaritzen da egaduna izatear zaudela!

  4. Urtebete pasa ondoren zure azalpenak irakurtzen jarraitzen ditugu eta lagundu egiten gaituzte! Denborarekin ahaztu egiten da ahozkoa egin baino lehen ditugun zalantzak eta urduritasunak.. eskerrik asko!


Utzi iruzkina

Atalak