eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/04/06

Irakasleek uste baino gehiago egiten dute lan

Oso zabalduta dago pentsatzea irakaslea izatea txollo bat dela. Baina hori esatean bakarrik hartzen dugu kontuan haien oporraldia luzea dela. Halere, irakasleen lana uste baino gogorragoa da: klaseak prestatzeko materiala bilatu behar dute, klaseak  eman behar dituzte, jakina, eta, gainera, saiatu behar dira gu ez azpertzen, hori bai dela gogorra!. Horretaz aparte, guk egiten ditugun idazlanak zuzendu behar dira, eta haiek bakarrik ez dira zuzentzen, izan ere, irakaslea da, hain zuzen ere, lan hori etxera eramaten duena guri ahalik eta azkarren zuzenduta itzultzeko.

Harrigarria badirudi ere, irakasle batzuei ez zaie inporta behar duten baino gehiago lan egitea. Horren adibiderik onena nire irakaslea da.

Behin komentatu nion irakasleari blogean idazten dudana zuzenduta edukitzea nahiko nukeela; izan ere, hemen idazten dudanean, bai, eskarmentua hartuko dut, baina inork zuzentzen ez badit, akats berberak egiten jarraituko dut. Hori esatean, berak esan zidan berari bidaltzeko zuzentzeko, eta, esan behar dizuet benetan harrituta geratu nintzela, zeren eta ez da normala lan gehiago egin nahi duen pertsona bat gaur egun aurkitzea . 

Baieztatu ahal izan duzuenez, oraindik ez diot ezer eman zuzentzeko nahiko lanpetuta ibili naizelako. Dena den, datorren hilean lasaiago ibiliko naizenez hasiko naiz testuak ematen, eta orduan ikusiko duzue zer ondo idazten dudan…Betiere, gogoratu hori ez dela egia izango irakasleak zuzenduta egongo baitira.

Mila esker, Asis!


Utzi iruzkina

Atalak