eleuskaltegi-(e)k argitaratua | 2009/01/14

Lana, euskaltegia, eta gripea

Oso zaila da lan egitea eta euskaltegira joatea aldi berean.

Onartu behar dut nire lan egoera, beste batzuenarekin konparatuz, nahiko ona dela euskaltegiarekin konpaginatzeko. Izan ere, enpresan egiten dugu lan aitak eta biok, beraz goizean euskaltegian nagoen bitartean bera arduratzen da tailerraz, eta arratsaldean, berriz, nik hartzen dut ardura.

Primeran moldatzen garela ematen du, ezta? Bai, primeran negua etorri arte. Bai, negua eta hotzak eragindako gripea etorri arte.

Astelehenean, goizeko 7:00etan, aitak deitu eta esan zidan zukarra zeukala, eta ezin zela ezta ohetik altxatu ere,  beraz ni joan behar nintzela lanera bere ordez…kakazaharra!.

Daramagu horrela 3 egun. Matematikak erabiltzen baditugu: egunean euskaltegiko 5 ordu galduak bider 3 egun berdin 15 ordu galdu ditudala euskaltegian. Ez dakizue zenbat izorratzen didan !.

Dena den, badirudi aita hobeto dagoela eta bihar joango dela lanera, beraz uste dut bihartik aurrera zer edo zer berri kontatzeko aukera izango dudala euskaltegira bueltatuko naizelako. Ez dakit, baina agian bakarrik egongo naiz, zeren ikaskide baten mezua jaso dut, eta esan dit klasetik joan behar izan dela gaixorik zegoelako.

Laster jakingo dut. Bihar arte, eta kontuz gripearekin!


Erantzunak

  1. Beno, pentsa ezazu 15 ordu horietan zure buruak jarraituko duela funtzionatzen eta, ikusten denez, ikaskideekin jarraitzen duzu harremanetan (eta blogean idazten). Beraz, 15 ordu horiek ez dira 900 minutu galduak izango, ezta?

  2. Mila esker animatzeagatik, baina ez dakizu zenbat etxerako lan izan dudan esteburuan, klasean egin ez dudana etxera eraman dut.


Utzi iruzkina

Atalak